Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Nola izan eraginkorragoa etxebizitzan argindarraren kontsumoa murrizteko

ARGITU programak, energia iraunkorraren eta pobrezia energetikoaren foru estrategiaren baitan, herritarren esku jartzen ditu tresna erabilgarriak Gipuzkoako etxebizitzetako biztanleei errazteko kontsumo datuen interpretazio objektiboa eta kontsumoen kudeaketa. Programaren helburuak hauek dira:

1. Energia oinarrizko beharra den aldetik, behar hori asetzen laguntzea, modu honetan pobrezioa energetikoa saihestuz Gipuzkoako etxebizitzetan.

2. Energia kontsumoaren murrizketa eta energia eraginkortasuna sustatzea, lurraldeko etxeen energia dependentzia piskanaka gutxitzea bultzatuz.

Argitu 2015ean proiektu piloto batekin gauzatu zen etxeetako argindar kontsumoaren murrizketa eta eraginkortasun energetikoa sustatzeko. Proiektu honi esker, parte hartu zuten 400 etxeek argindar kontsumoa ia %6 murriztea lortu zuten eta argi gelditu zen etxeko kontsumoen datua ezagutzea zuzenki erlazionatua dagoela bere murrizketarekin. Dena dela, teknikoki oso konplexua izan zen erabiltzaile talde handi bati datuak helaraztea horretarako espreski jarritako neurgailua erabiliz, lortutako datuen kalitatea ez zen egokia kasu askotan eta etxeko energiaren kudeaketa gai korapilotsua dela ikusita, erabiltzaileek pertsonalizazio maila altuagoa eskatzen zuten aholkularizan. Hemen ikusi ditzakezu proiektku pilotuaren emaitzak.  

 

Etxean energia kontsumoa murrizteko eta energia eraginkortasuna lortzeko informazio erabilgarria guztiontzat