Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

 

Europako Ingurumenaren eta Klimaren Aldeko Ekintza Programan sartuta dagoen LIFE LEMA proiektuak, itsasoko zaborrak eraginkorki kudeatzeko tokiko aginteen esku jarriko ditu metodologia-gida bat eta erreminta adimentsuak.

Proiektua nazioarteko lan-talde batez osatuta dago, eta sei bazkide ditu, Gipuzkoako Foru Aldundia horien buru delarik. Ondokoak dira beste kideak: AZTI eta Rivages Pro Tech-Suez, ikerketa zentroak; Syndicat mixte Kosta Garbia eta Biarritzeko Udala, erakunde publikoak; eta Surfrider Foundation Europe GKE.

Proiektua 3 urteko epean garatuko da, eta 2.159.103  euro inbertsioa suposatuko du guztira, zeinaren 1.229.465  euro Europar Batasunak ordainduko dituen LIFE programaren bitartez.

LIFE LEMA proiektuaren aurkezpena:

 

Bizkaiko Golkoa ez dago itsas zaborraren arazoaz salbu. PELAGIS/CRMM proiektuak 2011-2012 epean zehar egin zituen ikerketen arabera, Bizkaiko Golkoko uretan dagoen itsasoko zaborraren dentsitatea, hektarea bakoitzeko (0 eta 100 m-ko sakonaren artean), Europako beste herrialde batzuetan aurki daitekeena baino handiagoa da: 2,03 hondakin hektareako.

 LIFE LEMA proiektuaren helburu nagusietako bat da, ur gaineko itsas zaborra  non pilatzen den aldez aurretik jakiteko, eredu meteorologiko ozeanikoak egitea. Horien bitartez, zaborren bilketa erraztuko da.

 

Ur gaineko itsas zaborrak eraginkorki kudeatzeko definituko diren metodologia-gidak eta erreminta adimentsuek ondorengo informazio iturriak izango dituzte:

  • Gipuzkoako eta Lapurdiko kostaldean ur gaineko itsas zaborren laginketa eta bilketa egingo dituzten hainbat ontzi. Ontzi horien erregai kontsumoa eta isuriak gutxitzeko eraginkortasun energetikoa bideratuko duten sistemak jarriko dira.
  • Deba ibaiaren bokalean hondakinak atxikitzeko jarriko den hesi flotagarria.
  • Dronak, ur gaineko itsas zaborrak urrutitik detektatzeko.
  • Aturri eta Oria ibaien bokalean jarriko diren bideokamerak eta kamera termikoak, ur gaineko itsas zaborrak urrutitik detektatzeko.
  • Jitoko buiak eta goi-maiztasuneko radarrak.

Aipatutako ekintzez gain, LIFE LEMA proiektuaren garapenean zehar sentsibilizazio eta dibulgazio jarduerak gauzatuko dira, itsas zaborren arazoez ohartarazteko eta horien eragina gutxitzeko garatu daitezkeen ekintzen berri emateko ere bai. Bestalde, mugaz gaindiko uretan dauden itsasoko zaborrak kudeatzeko konponbide komunak ere bilatuko ditu , aditu-taldeak sortuz Europako zuzentarauak berrikusi eta hobetzeko eginiko saio dinamikoetan: Europako Itsas Estrategia eta Itsas eta Arrantzako Europako Funtsaren politikak.

 

Aurreikusitako emaitzak.

  • 100 tona itsasoko zabor jasotzea, mugaren bi aldeetako kostaldeetan, proiektuak hartzen dituen 3 urteetan zehar.
  • Erreminta adimentsuak daramatzan sistema bat ezartzea, itsasoko hondakinak detektatu eta aipatuak jasotzeko. Proiektuko proba pilotuan parte hartuko duten tokiko erakundeek sistema hori aplikatuko dute.
  • Sistemen erreplikak egingo dira Mediterraneoko eta euskal kostaldean, sorturiko kudeaketa-erreminta herrialde ezberdinetara hedatzeko aukera aztertzeko, honela jasotako zaborren kopurua ere handituz   (55 Tm/urteko Frantzian eta 35 Tm/urteko Espainian).
  • Berotegi-efektuko gasen isurketak % 10ean murriztea uretan dauden itsasoko hondakinen kudeaketan, egungo jardunbideekin alderatuta. Zaborrak jasotzen lan egingo duten ontziak teknikoki egokituko dira uretan dauden itsasoko zaborrak jaso ahal izateko. Halaber, erregaia aurrezteko eta energia-eraginkortasuna handitzeko sistema bat ere ezarriko zaie. .
  • Itsasoan eta hondartzan aurkituriko uretan dauden itsasoko hondakinak jasotzeko eta kudeatzeko egungo kostuak % 5ean murriztea. Erreminta-sistemak kostuak eta irabaziak aztertuko dituen kudeaketa plan bat hartuko du barne.
  • Inplikaturiko boluntarioak eta ontzietako langileak itsasoko zaborren arazoaren, jardute onen eta hondakinen sailkapenaren inguruan heztea, azken hori datu zientifikoen bilketa errazteko xedearekin.
  • 4 lanpostu berri sortuko ditu. Horiei jarraipena ematea espero da.
  • Proiektuaren emaitza beste kokapen batean gauzatu ahal izateko protokoloa zehaztea. Kudeaketa plan bat idatziko da hizkuntza ezberdinetan

 

Proiektuaren garapenaren inguruko informazioa kontsultatu daiteke www.lifelema.eu web orrian eta ondorengo sare sozialetan:

https://www.facebook.com/Lifelema/

https://twitter.com/Life_LEMA

https://www.instagram.com/lifelema/

 

LIFE LEMA proiektuaren bazkideak dira: