Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berrerabilpenaren eta birziklapenaren klusterra

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren helburua da birziklatzearen eta berrerabilpenaren alorrean elkarlan-erakunde bat sortzea.

Sektore publiko eta pribatuetako adituen ideiak eta iritziak trukatzeko kluster bat sortzea, gure lurraldearen benetako beharrak antzemango eta aztertuko dituena, baita aukera berriak ere.

Horrek ahalbideratuko du:

  • Ekonomia eta I+G+B ildo berriak sustatzea, birziklatutako produktu berriak sortzeko eta materialen kontsumo eraginkorra egiteko.
  • Hondakinen politiketan eragin eta iraunkorrak diren berrerabilpen eta birziklapen ereduak sustatu.
  • Berrerabilpen eta birziklatze arloan lanpostu berrien aukerak aztertu, ekonomia zirkularraren  garrantzia areagotuz.
  • Sektoreko agente ezberdinen arteko komunikabide eta partaidetza gunea izatea.
  • Informazio estrategikoa zabaltzeko tresna izatea.
  • Enpresa, erakunde eta teknologia-parkeen arteko elkarlanerako plataforma izatea.
  • Birziklaturiko produktu berrien ekoizpena sustatu.
  • Berrikuntzarako enpresa arteko sinbiosia sustatu.
  • Berrikuntzarako proiektu pilotu berriak martxan jarri.
  • Hondakinak baliabide berriak izateko dauden aukerak jendaurrean jarri eta horren inguruan sentsibilizatu.

GIPUZKOAKO BIRZIKLAPEN KLUSTERRAREN KATALOGOA