Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Ingurumen eta energia kudeaketako batzordea

Comisión de gestión medioambiental y energética

Foru-eraikinen, foru-instalazioen eta foru-ekipamenduen ingurumen eta energia kudeaketa hobetzeko barne-koordinazioko organo gisa sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak batzorde hau. Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamentura atxikia dagoen Batzorde honek Modernizazioko eta Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiarekin eta Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiarekin batera dihardu lanean. Bereziki bulegoen, gizarte ekipamenduen, kultura eta kiroleko ekipamenduen, laborategien eta errepide eta bizikleta-bideetako argiteriako instalazioen eguneroko kudeaketaz arduratzen diren 13 kidek osatzen dute, gai horietan eragina daukaten beste hainbat zerbitzu teknikoren ordezkari moduan.