Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

webcam Deba

Deba

  • Deba 1
Osasun eta segurtasun baldintzak
Lekua Bandera Bainuaren egoera sanitarioa Uraren kalifikazio sanitarioa Hondartzako zerbitzuen egoera
Erdigunea

Zainketarik gabe

Bainua libre

Bainua libre

-

-

ISO 14001

Debako Santiago hondartza Gipuzkoako mendebaldeko kostaldean dago, herriaren izen bera duen ibaiaren bokalearen ondoan. 400 metroko luzera du eta mutur batean dagoen Lapari hondartza ere hartzen du, guztira 80.000 metro koadroko hareatza sortuz.

Urre koloreko harea xehea daukan hondartza honetan olatu biziak izaten dira. Gainera, paseatzeko leku aparta da, itsasertzean zein hondartza inguratzen duten hiru itsas pasealekuetan.

Zerbitzu eta instalazio apartak ditu: dutxak, aldagelak, arropazaindegia, komun publikoak, eguzki-oihalak eta itzalkinak.

Kirol-jarduera asko egiteko aukera ere eskaintzen du, surfa, piraguismoa eta windsurfa, besteak beste. Horrez gain, ingurumen kudeaketaren ISO 14001 ziurtagiria du.

  • Izena: DEBA
  • Herria: DEBA
  • Luzera: 400 m.
  • Batez besteko zabalera: 120 m.
  • Hiritartze maia: HIRITARRA
  • Harearen kolorea: GORRIZKA
  • Harea mota: HAREA XEHEA
  • Bainurako baldintzak: HONDARTZA HAIZETSUA, OLATU HANDIAK

Planoak eta mapak

Sarbidea

  • Eskailerak
  • Arrapalak

Ekipamenduak

  • Informazio seinaleak
  • Megafonia
  • Toldo aldea
  • Kabinak: (11.00etatik 20.00etara) - Informazioa, megafonia, arropazaindegia, aldagela, dutxak, ur beroa, ur hotza, komunak, botika kutxa.
  • Komunak
  • Dutxak
  • Edateko ur iturria
  • Paperontziak
  • Zaborrontziak
  • Kioskoa
  • Taberna
  • Kafetegia
  • Jatetxea

Bainu zaintza: Ordutegia (goizeko 11tatik arratsaldeko 8etara)

  • Zaintza dorretxoak
  • Botika kutxa
  • Txalupak
  • Anbulantzia

Bestelako zerbitzuak

  • Alokairuak: olanak, eguzkitako, jarleku, pirautxoak.
  • Komunak
  • Edateko ur iturria
  • Telefono kabina
  • Telefonoa ostatuan
  • Aparkalekua

Ezinduentzat zerbitzu berezia

  • Arrapalak
  • Bainu aulki anfibioa

Inguruetako bestelako zerbitzuak

  • Kirol kaia
  • Herriko aparkalekua
  • Lorategi guneak
  • Haur jolasak
  • Hotel
  • Logelak
  • Landa turismoa
  • Camping
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Taberna
  • Picnic aldea
  • Gasolindegia
  • Eguzki aldea
  • Bainu aldea
  • Ur Kirolak (wind Surf, Surf, Piraguismoa, Bodyboard, Uretako motoa, Kanaberazko kirol arrantza)
  • Itsasertzeko Pasalekua
  • Landa Pasalekua
  • Kaia Pasalekua
  • Marearteko zabalgunea

Hondartza herrigunetik oso gertu dago. Hondartzaren sarreran eta inguruetan 600 autorentzako aparkalekua dago.

Garraio publikoan iristeko

Garraio publikoa erabilita, Debara iristeko bi modu daude:

Autobusez: Pesa (www.pesa.net) eta Alsa-Turytrans (www.alsa.es) konpainiek autobus-zerbitzua eskaintzen dute herrian.

Trenez: EuskoTrenek zerbitzua ematen du Deban.