Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Diru laguntzen programa

Gipuzkoako TA21eko Behatokiak badu, 2006. urteaz geroztik, berariazko laguntza lerro bat, Tokiko Agenda 21 garatzera zuzendua.

Laguntza horien helburua da tokiko ekintza planetan jasotako ekintzak gauzatzea, TA21etan jasotako inbertsio proiektuak finantzatuz, hau da, toki erakundeek ezin dituztenak beren gain hartu, duten kostu handiarengatik. Era berean, kontuan hartuz udalerri gehienetan azken urteetan eman den tokiko ekintza planen indarraldiaren eta eraginkortasunaren galera, bertan jaso da laguntza horien zati bat TA21ari lotutako planifikazio jarduketetara bideratzeko aukera, hala nola tokiko ekintza planak berrikustera.

Guztira, 2006. eta 2014. urteetan, TA21eko berariazko lerroaren bitartez, 5,2 milioi euro esleitu dira TA21etan jasotako jarduketak garatzeko.

Tokiko ekintza planetan jasotako ekintza guztien artean, lehentasunez finantzatzen dira, deialdi bakoitzean, lehenetsitako eremu tematikoei lotutako proiektuak. Hori lagungarria da lerrokatzeko udalek burutzen dituzten proiektuak eta Ingurumen Zerbitzuak berezkoagoak dituen jarduera esparruak. Diru laguntzak lehentasunez xedatu zaizkien eremu tematiko lehenetsiak, aldatzen joan dira urteen poderioz.

Tokiko Agenda 21ak garatzeko diru laguntza jasotzeko aukera dute Udaleko Osoko Bilkurak dagokion Ekintza Plana onartu duen udalek edo TA21eko prozesu bat hastera doazenek, baita sektore publikoko entitateak partaide diren merkataritza sozietateek ere, Eskualdeko Ekintza plana onartua dutenek edo udal ekintza planak burutzen laguntzeko jarduketak egiten dituztenek. Deialdiak urtero egiten dira, eta eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko diru laguntzen atariaren bitartez egin behar da.

2017 Deialdia


Izapidetzea

Diru laguntzak ematea elkarrekiko norgehiagokaren bidez egingo da, aurkeztutako eskaerak alderatuz, guztien artean hurrenkera bat ezartzeko, balioespen irizpide hauei jarraikiz:

  • Iraunkortasunaren aldeko ekarpena. 30 puntu arte, proposamenaren irismenaren eta anbizio mailaren arabera, gizartean eta ingurumenean duen oihartzunaren arabera eta egindako planteamenduarekin lor daitekeen iraunkortasun politikaren integrazio maila.
  • Proiektuaren kalitatea eta garapena. 30 puntu arte, proposamen teknikoaren zehaztapen mailaren arabera, aurrekontu garapenaren arabera eta proposatutako jardueran bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren arabera
  • Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko web orrialdean (www.gipuzkoaingurumena.eus), argitaratutako politikekiko, estrategiekiko eta foru planekiko koherentzia eta lerrokatzea. 10 puntu arte.
  • Izaera berritzailea eta esperientzia aitzindaria izateko aukera. 20 puntu arte.
  • 2.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriek aurkeztutako eskaerak: 10 puntu.

Diruz lagundu daitezken jarduerak

Eremu tematiko hauekin lotura duten jarduerak diruz lagunduko dira:

  1. Tokiko Agenda 21eko prozesuak formulatzea edo hobetzea, udal eta eskualde diagnosiak egitea, ekintza planak edo beste ekintza batzuk idaztea, hartara Tokiko eta Eskualdeko Agenda 21ak eguneratzeko eta berrabiarazteko.
  2. Beste plan eta estrategia batzuk egitea, zeharkako izaera dutenak eta laguntzen dutenak ingurumen politika udal kudeaketan sartzen: adibidez, aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko planak edo ingurumen aldagarria beren baitan hartzen dituzten udal plan estrategikoak.
  3. Plan mota hauek formulatzea: erosketa berdearen planak, kutsadura akustikoari buruzko planak eta paisaia hobetzeko planak.

Hartzaileak

  • Udal Batzarrak onartutako Ekintza Plana duten Gipuzkoako udalak. Eskatutako diru laguntza lehendabiziko Tokiko Ekintza Plana egiteko denean bakarrik ez da bete beharko baldintza hau.
  • Sektore publikoko erakundeen partaidetza duten udalerriko edo eskualdeko merkataritza sozietateak: helbide soziala eta zerga-egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan badute eta kapital soziala esklusiboki izaera publikokoa bada, eta eskualdeko ekintza plana onartua duten edo udalen ekintza planak gauzatzen laguntzen duten jarduerak egiten dituzten merkataritza sozietateak

Eskaerak aurkezteko epea

2017ko diru laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Informazio gehiago

Diru laguntzen ataria: http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DMSPortalSubvencionesWEB/inicio.do?idioma=E

Oinarri Arautzaileak: https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/02/28/c1701225.pdf

Eskaera egin

https://www.gfaegoitza.eus

2016 Deialdia


Izapidetzea

Eskaeren aukeraketa lehiarik gabeko konkurrentzia prozedura baten bidez egingo da, eta horrela, izapidetzeko organo eskudunaren erregistroan sarrera izaten duen segidako ordenaren arabera aztertu eta izapidetuko dira, eta egoki formulatuak eta osatuak geratzen diren heinean eta ordenan ebatziko dira, baldin eta aurrekontu zuzkidurarik badago.

Diruz lagundu daitezken jarduerak

Eremu tematiko hauekin lotura duten jarduerak diruz lagunduko dira:

  1. Tokiko Agenda 21eko prozesuak formulatzea edo hobetzea garapen iraunkorraren aldeko gobernantza tresna gisa:
    • Tokiko iraunkortasun diagnostikoak egitea, eta udal iraunkortasuneko plan estrategikoak idaztea eta berrikustea
    • Tokiko iraunkortasunaren eta Tokiko Agenda 21 prozesuaren inguruan, jarraipen jarduerak, politiken integraziokoak eta kontu-ematekoak egitea
  2. Tokiko iraunkortasun planetan aurreikusitako eremu degradatuak lehengoratzeko eta hobetzeko ekintzak burutzea:
    • Betelan antropikoak, erauzketa jarduerak, isilpeko isuriak edo higadurak direla-eta degradatutako, eremuetako ingurumena eta pasaia lehengoratzea
    • Konektibitate ekologikoa, tokiko eta eskualdeko korridore ekologikoak diseinatzea eta hobetzea, azpiegiturak iragazkortzea, eremu urbanizatuak edo bestelako oztopo ekologikoak
    • Paisaia babestea, kudeatzea eta antolatzea, barne hartuta paisaiako ekintza planak prestatzea eta paisaiaren integrazioari buruzko azterlanak
  3. Kalitate akustikoa hobetzeko ekintzak burutzea, Udal iraunkortasuneko planetan aurreikusitakoak:
    • Kalitate akustikoa hobetzeko planak idaztea
    • Zona edo eremu akustiko jakin baten kalitate akustikoa hobetzeko proiektuak idaztea eta burutzea

Hartzaileak

  • Udal Batzarrak onartutako Ekintza Plana duten Gipuzkoako udalak. Eskatutako diru laguntza lehendabiziko Tokiko Ekintza Plana egiteko denean bakarrik ez da bete beharko baldintza hau
  • Sektore publikoko erakundeen partaidetza duten udalerriko edo eskualdeko merkataritza sozietateak: helbide soziala eta zerga-egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan badute eta kapital soziala esklusiboki izaera publikokoa bada, eta eskualdeko ekintza plana onartua duten edo udalen ekintza planak gauzatzen laguntzen duten jarduerak egiten dituzten merkataritza sozietateak

Eskaerak aurkezteko epea

2016ko diru laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko da, eta esleitutako aurrekontuko baliabideak agortzen diren unean amaituko da, eta nolanahi ere, 2016ko abenduaren 1ean.

Informazio gehiago

Diru laguntzen ataria: http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DMSPortalSubvencionesWEB/inicio.do?idioma=E

Oinarri Arautzaileak: https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2016/04/07/c1602223.pdf

 

Eskaera egin

https://www.gfaegoitza.eus

2015 Deialdia


Oinarri arautzaileak: https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2015/05/08/c1504171.pdf

Ebazpena: https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2015/10/05/c1508359.pdf

Laguntza zuritzeko epe muga: 2016ko azaroaren 15a

Diru laguntza zuritzeko dokumentazioa Internet bidez aurkeztu behar da https://www.gfaegoitza.eus atarian