Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

ENERGIA Jardunaldiak

Egungo sistema energetikoen garapenak eragin positiboak izan ditu gure gizartearentzat, baina baita ondorio larriak ere, ingurumenean, ekonomian eta arlo sozialean. Galdera asko sortzen dira Energiaren inguruan: bideragarria al da gizarte, ekonomia eta teknologiaren garapena erragai fosilik gabe? Bada beste irtenbiderik? Nolakoak izan behar dute gure etorkizuneko energia-iturriek? Zein da herritarren eginkizuna erabaki hauetan? Posible al da energia-eredu zuzen eta bidezkoa?

Galdera horiei erantzuna ematen laguntzeko egin ziren Gipuzkoako Foru Aldundiaren lehen Energia Jardunaldiak 20011n eta orduz geroztik, gaian adituak eta ez hain adituak direnentzat ezinbesteko mugarri bihurtu dira urtero.

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

ENERGIA Jardunaldiak 2017

 

Dokumentuak deskargatu

Energia jardunaldiak 2017 egitaraua [pdf]

Ingurumeneko eta obra Hidraulikoetako Departamentuak Tabakaleran (Donostia) ekainaren 21ean eta 22an zazpigarren ENERGIA Jardunaldiak burutu ditu. Bertan erreferente diren hainbat esperientzia ezagutu ditugu eta, ororen gainetik, gure lurraldearentzat aukera bat den eztabaidagai honi buruz elkarrekin hausnartu dugu. 

Jardunaldietako ponentzia guztiak eskuragarri daude hemen. Klikatu bakoitzaren izenean deskargatu ahal izateko.

JAVIER GARCÍA BREVA, LA OFICINA DE JGB. Energia eredu berria: petrolioaren amaierarako prestatzen.

AITOR OREGI, EUSKO JAURLARITZAKO ENERGIAREN, MEATEGIEN ETA INDUSTRIA ADMINISTRAZIOAREN ZUZENDARITZA. Euskadiko Energia Estrategia 2030 (3E2030).

DAVID VILLAR HERNÁNDEZ, KATALUNIAKO ENERGIA INSTITUTUA. Katalunia: Energia Trantsiziorako Nazio Ituna 2050.

JORGE JUAN JIMÉNEZ LUNA, ANDALUZIAKO ENERGIA AGENTZIA. Andaluzia: Andaluziako Energia Estrategia 2020.

CARMEN MARTÍNEZ DE LEJARZA, IRAURGI BERITZEN. Gipuzkoako eskualdeen egitekoa ereduaren aldaketan.

AINARA LASARTE, OARSOALDEA. Gipuzkoako eskualdeen egitekoa ereduaren aldaketan.

AITZIBER CORTAZAR, DEBEGESA. Gipuzkoako eskualdeen egitekoa ereduaren aldaketan.

GARBIÑE MENDIZABAL, TOLOSALDEA GARATZEN. Gipuzkoako eskualdeen egitekoa ereduaren aldaketan.

JUAN RODRÍGUEZ, FRAUNHOFER IWES. Alemania: energia berriztagarriz autohornitutako udalerriak.

ASIER LARRETXEA, SQ CONSULT. Holanda: Energia trantsizioa: Energia enpresen negozio ereduak garai berrietarako. Holandako kasua ebaluatzen.

JORDI RIERA, ARBUCIESEKO UDALA. Arbucies (Katalunia): Udal eraikinetarako beroaren autosorkuntza eta banaketa.

WORLD LUNCH dinamika, Gipuzkoako energia trantsizio ereduari buruzko hausnarketa. Ekarpenen laburpena.