Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Itsas Energia

Itsas energia olatuetatik, marea eta itsas-lasterretatik, gradiente termikotik eta gatz-gradientetik lortzen da:

  • Olatuak: Haizeak itsas azalaren gainean jotzen duenean sortzen dira olatuak. Gero, olatu hauek lekuz aldatzen dira, ehunka kilometroko bidea eginez.
  • Mareak eta itsas-lasterrak: Eguzkiaren eta ilargiaren eragin grabitatorioaren ondorioz, ur masa handiak tokiz aldatzean, itsas mailan gorabeherak sortarazten ditu aldian-aldian; energia sortzeko aprobetxa daitezkeen mugimenduak dira. Mareak ezezik, itsas-lasterrak ere eragiten ditu, uraren dentsitate eta gatz kopuruan, tenperaturan, lurruntzean eta lurraren errotazio-higiduran desberdintasunen ondorioz. Hauek ere energetikoki ustiatzeko baliagarriak izan daitezke.
  • Gradiente termikoa: Eguzki-irradiazioak tenperatura desberdintasunak eragiten ditu azaleko uraren eta sakoneko uraren artean, 20° artekoak izan daitezkeen aldeak.
  • Gatz-gradientea: Ibai bokaleetan gatz konzentrazio mailan alde handia dago ozeanoko uren eta ibaietako uren artean