Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Enpresa txiki eta ertainak

Elkarlana Gipuzkoako Bazkundearekin

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Bazkundearekin elkarlanean, Energia Aurrezpen eta Eraginkortasunari buruzko azterketak egin ditu 2008az geroztik. , Sektoreka burutu diren azterketa hauen lehen urratsa, enpresa bakoitzaren diagnostiko-auditoria bat egitea izan da, jakiteko enpresak bere energia nola kontratatzen duen, nola kontsumitzen duen eta ze eragin duen bere kostuetan; behin diagnostikoa ezagututa, enpresa bakoitzaren posizio erlatiboa ezarri da antzerako enpresekin parekatuz eta energia kostuak murrizteko hobekuntzak proposatu dira.

Egindako auditoria energetikoen helburu nagusiak honako hauek izan dira:

  1. Energia faktura murriztea
  2. Energia kontsumoa gutxitzea
  3. CO2 isurketak murriztea

2016an, lan hildo berri bat garatu zen, kontsumo energetikoaren monitorizazio sistemen ezartzea sustatuz enpresetan. Ekimen honetan parte hartu duen enpresa bakoitzak kontsumo orokorraren eta bereiztutako kontsumo puntu baten (adibidez, konkretuki aparailu bati dagokiona) monitorizazioa egin du, izan ere, horrela, ondoren egin den jarraipena eta proposatu diren hobekuntzak bi maila horietan egin ahal izan dira.