Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Eskumenak

Hiri hondakinen kudeaketan hainbat administrazio publikok parte hartzen dutenez (Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa, udalak, mankomunitateak eta Eusko Jaurlaritza), beharrezkoa da bakoitzaren eskumenak zehaztea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorraren arabera, Foru Aldundiek honako eskumenak dituzte hiri hondakin solidoei dagokienez:

  • Hiri hondakinen kudeaketarako esparru plangintza foru planen bidez garatzea
  • Udal jarduerak koordinatzea arlo horretako zerbitzuak osorik bermatzeko
  • Hondakin kudeaketarako udalez gaindiko azpiegiturak bultzatzea

Bestalde, 2008-2016 Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren Aurrerapen Dokumentuak hiri hondakinak prebenitzeko jarduerak garatzera behartzen du Foru Aldundia.

Udalek, mankomunitateek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa eratu zuten 2007ko maiatzaren 24an, hiri hondakinen "goi-kudeaketa" kontsortzioaren barruko erakundeen artean burutzeko. Azken tratamendurako hondakinak instalazioetara eraman daitezen, mankomunitateek Transferentzia Estazioetan uzten dituzte hondakinak, eta hondakin horien kudeaketari deitzen zaio "goi-kudeaketa"; bestalde, "behe-kudeaketa" deitzen zaio udal edo mankomunitate bakoitzak auzoz auzo eta herriz herri egiten duen bilketari.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa S.A.U merkataritza sozietatearen bitartez mankomunitateei eskaintzen dizkien zerbitzuak honako hauek dira:

  • Hondakinak kudeatzeko behar diren azpiegiturak diseinatzea, eraikitzea eta kudeatzea
  • Transferentzia Estazioak (TE) kudeatzea eta hiri hondakinak transferentzia estazioetatik azken tratamenduko plantetara garraiatzea
  • Hondakinak eta errefusa tratatzea azken helmugara iritsi aurretik
  • Mankomunitate bati baino gehiagori zerbitzua ematen dioten planten kudeaketa:
    • Ontzi arinak banatzea eta sailkatzea
    • Konpostaje plantak kudeatzea
    • Zabortegiak kudeatzea errefusa tratatzeko azpiegiturak abian jarri arte

Udal araubidearekin bat etorriz, hiri hondakinen kudeaketa udalei dagokie, eta horiek, bere kabuz edo mankomunitatetan elkartuta, hondakinak jaso, garraiatu eta kudeatu behar dituzte, eskaini beharreko nahitaezko zerbitzua baita. Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak 8 mankomunitatetan elkartu dira kudeaketa eraginkorragoa eta onuragarriagoa izateko. Udalek mankomunitate horiei eskumen gehienak transferitu dizkie:

Mankomunitatea Osatzen duten udalak
Debabarrena 1 Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku, Soraluze, Ermua y Mallabia
Debagoiena Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leitz-gatzaga, Oñati
San Marcos Astigarraga, Donostia Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Errenteria, Urnieta, Usurbil
Sasieta Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Gabiria, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpia, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ormaiztegi, Ordizia, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga
Tolosaldea Abaltzizketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona
Txingudi Hondarrabia e Irun
Urola Erdia Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil
Urola Kosta Aia, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaia

1Debabarrena Mankomunitateak sortu zenetik Mallabia eta Ernua udalerri bizkaitarren hondakinak kudeatzen ditu.

Hauek dira hiri hondakinen alorrean udal eta mankomunitateei dagozkien eskumenak:

Hondakinen sortzailearen eta hondakinak tratatzeko plantaren edo, hala dagokionean, transferentzia estazioaren artean burutzen den hondakinen kudeaketari lotutako jarduketa eta azpiegitura multzoa.

Hauek dira erakunde horiei lotutako hondakinak kudeatzeko jarduerak:

  • Prebentzio jarduerak.
  • Autokonpostajea eta konpostatze komunitarioa ezartzea, mantentzea eta jarraipena egitea.
  • Sentsibilizazio ekintzak eta herri partaidetza.
  • Hiri hondakinak biltzeko logistika definitzea eta soberakinak murritzeko gaikako bilketarako sistemak ezartzea.
  • Garbiguneak kudeatzea.
  • Hiri hondakinak biltzea eta tratamendu plantara edo transferentzia estazioetara garraiatzea.

Eusko Jaurlaritzari dagokio, Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko 3/1198 Lege Orokorraren arabera, hiri hondakinen kudeaketarako esparru plangintza egitea, eta ontzi kudeaketaren nahiz ontzi hondakinen sistema integratuak baimentzea, ikuskatzea eta zigortzea

Bestalde, hondakin solido gisa katalogatu gabeko beste hondakin mota batzuei dagokienez, Eusko Jaurlaritzari dagokio hondakin arriskutsuak, ez arriskutsuak, bizigabeak eta sanitarioak, besteak beste, arautzea. Horrela, Eusko Jaurlaritzari dagokio ere lehen aipatutako hondakinak sortu edota kudeatzen dituzten ekintzak baimentzeko, ikuskatzeko eta ingurumena kontrolatzeko eta zigortzeko jarduerak gauzatzea, alde batera utzi gabe indarrean dagoen araudiaren arabera tokiko erakundeei dagozkien eskumenak. Informazio gehiago jasotzeko www.ingurumena.eus web orrira sartu zaitezke edo Eusko Jaurlaritzak Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez -IHOBE- duen ingurumen informazio zerbitzura deitu: 900 15 08 64.