Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Azterketak eta planak

Gipuzkoako eremu degradatuen inbentario-karakterizazioa eta berreskuratzeko eta/edo lehengoratzeko neurriak burutzeko ekintza plana

Egun diseinu fasean dagoen azterketa honek eremu degradatu mota hauetan jarriko du arreta:

  • Lurzoru hiritar edo urbanizagarriaren hirigintzako eremuei lotutako eremu degradatuak
  • Lurzoru urbanizaezinetan ezarritako komunikazio azpiegiturei, zerbitzuei eta jarduerei lotutako eremu degradatuak
    • Komunikazio azpiegiturei lotutako eremuak berreskuratzea
    • Lurzoru urbanizaezinetako jarduerei lotutako esparruak berreskuratzea
    • Lurzoru urbanizaezinetako ingurumen zerbitzuei lotutako esparruak berreskuratzea

Beste azterketak eta planak

Ibaietako ekosistemak, estuarioak eta hezeguneak lehengoratzeko plana

Ibaietako ekosistemak, estuarioak, eta hezeguneak lehengoratzeko plana 2014an idatzi zen planifikatzeko datozen urteetarako maila tekniko  batean ibaietako ekosistemak, estuarioak eta hezeguneak lehengoratzeko jarduketak. Horretarako, potentzialtasun handiko eremuak identifikatu dira ibaietako ekosistema eta estuario interesgarriak lehengoratzeko konponbide integralak proposatu eta lehengoratu dira konponbide puntualen edo bakanen ordez.

Lehengoratzeko esparru interesgarriak identifikatu eta aukeratzen dituen dokumentua idazteko erabilitako metodologia da, batez ere, kabinetean egindako kontsultak, dokumentazioaren analisia eta landako lana. Informazio hori guztia funtsezkoa izan da lehengoratzeko esparru interesgarriak aukeratzeko.

Aurretik hautatutako esparru horiek landa laneko fasean balidatu dira. Ibai inguruak eta estuarioak bisitatzen dira, eta bisita horietan jasotzen da lehengoratze prozesuan eragina izan ditzaketen baldintzei lotutako informazioa. Batzuetan, landako lanean egiaztatzen da esparru batek ez duela aurreikusitako potentzialtasunik, eta baztertu egiten da. Bestetan, berriz, kabinete fasean ezagutzen ez ziren baldintzak agertzen dira.