Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Formazioa eta dibulgazioa

Eredu iraunkorrago bateranzko trantsizio energetikoak eskatzen du energiaren erabilera egoki bat sozializatzea eta kultura aldaketa prozesu luze batetik igarotzea. Materia energetikoa konplexua da, eta merkaturatzen den guztia bezala, interes eta ikuspuntu kontrajarriak ditu. Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, datozen urteetan, erantzun egin nahi dio hiritarrek energia arloan duten eta handituz doan informazio eskaerari. Helburuak, honako hauek dira:

  • Gipuzkoarren energia arloko kultura maila igotzea, portaera aldaketak eta bizimodu iraunkorrago bateranzko bilakaera bultzatzeko
  • Informazioa eta irizpideak ematea, teknikoak nahiz bestelakoak, baina osoak, kontrastatuak eta gardenak beti, hiritar kontzienteak sortzeko, indibidualki eta sozialki arduratsuak, energia-alorrean prestatuak eta argiak, baina betiere interes publikoa eta gardentasuna zainduz nagusiki
  • Iraunkortasun energetikoaren alorrean ekintza foraletatik eta beste jatorri batzuetatik datozen aurrerapenak ezagutzera ematea Gipuzkoako Lurralde Historikoan
  • Energiaren alorrean esperientzia berriak ezagutzera ematea
  • Gipuzkoako iraunkortasun energetikoan lagundu behar duten eragile desberdinen arteko topaketa sustatzea: erakunde, gizarte eta enpresa eragileak, partikularrak, hedabideak eta abar
  • Energia arloan interesa eta elkarrizketa publiko bat piztea

Xede horiek lortzeko, Departamentuak bi lan lerro ditu, bai hiritarrei bai teknikari profesionalei zuzenduak:

  • ENERGIA izeneko urteko foru jardunaldiak
  • Eraginkortasun energetikoko eta energia berriztagarrietako urteko dibulgazio eta prestakuntza programa, Usurbilgo Lanbide Heziketako Eskolarekin eta haren Energia Berriztagarrien Zentroarekin lankidetzan