Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Gipuzkoa Energia Foru Plana

Europar Batasuneko estatuek konpromiso hauek dituzte, besteak beste: berotegi-efektua sortarazten duten gasen isuriak % 20 murriztea, kontsumo energetikoa % 20 murriztea eta kontsumitzen den energiaren % 20 jatorri berriztagarrikoa izatea. Tokiko gobernuei deialdi bat egin zaie helburu horiek lortzen laguntzeko.

Arlo energetikoan aurrera egin nahi badugu, ahalegin horretan esku hartu beharreko eragileak asko eta desberdinak garela ulertu beharra dago ezinbestean. Aurrezkia eta efizientzia, dibertsifikazio energetikoa, energiaren banaketa, eta autohornidura kontzeptuek bere baitan daramate nahitaez ekintza sistema osoaren barruan dibertsifikatu eta bahetzearen osagaia, bestela esanda, guztion artean sortu beharra dagoen ekintza koordinatuen aukera zabala, alegia. Eta sorkuntza horrek indarrak batzea eskatzen du, irizpideak bat egin eta harmonizatzea, ekintzak ordenatzea eta, beraz, eragileak elkarrekin koordinatzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoa Energia Foru Planaren bitartez, sistema energetiko iraunkor baterako bidea bizkortzeko premiazko lanetan lagundu nahi du.

 

Gipuzkoa Energia Foru Planaren parte-hartze prozesua

Gipuzkoa Energia Foru Planaren dokumentuak.