Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Gipuzkoako ta21eko behatokia

GFAko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko ekintzak Tokiko Agenda 21aren alde eta iraunkortasun prozesuen alde biltzen dituen marka da TA21eko Behatokia. Beste behatokiek ez bezala, TA21aren inguruan informazioa lortzeaz, tratatzeaz, aztertzeaz eta hedatzeaz gain, udal eta eskualdeentzako laguntza programa aktibo bat garatzen du, haien TA21ak ezartze aldera eta haien jarraipena egite aldera, eta halaber, iraunkortasunerako tokiko eta foru ekintzaren koherentzia sustatze aldera.

TA21eko Behatokia 2005. urtean jaio zen, hasiera batean Gipuzkoako Iraunkortasun Behatokia izenarekin, eta iraunkortasuna sustatzeko foru ekintzaren ikuspegi hirukoitz bat erabiltzen zelarik: lurraldekoa, antolaketakoa eta udalekoa/tokikoa.

Ondoren, behatokiaren jarduera nagusiki udalei eta eskualdeei zuzendu zaie, TA21ak formulatzen, ezartzen eta haien jarraipena egiten laguntzeko; besteak beste, TA21aren bidez planifikatutako ekintzak finantzatzeko, teknikariak kontratatzen laguntzeko eta Tokiko Ekintza Planen gauzatze maila ebaluatzeko laguntza teknikoa emateko.

2016. urtean, TA21eko Behatokiak Lurraldeko TA21aren egoeraren diagnostiko bat burutu du, eta horri esker, aldi berean, gogoeta bat egin da Behatokiak iraunkortasunaren eta Gipuzkoako TA21en sustapenean bete behar duen funtzioari buruz. Gogoeta hori abiapuntutzat hartuz, Gipuzkoako TA21eko Behatokiaren estrategia berri bat definitu da, eta, besteak beste, eginkizun hauek zehaztu zaizkio:

  1. Gipuzkoako garapenaren iraunkortasunari buruzko informazio objektiboa ikustea, jasotzea, interpretatzea eta hedatzea.
  2. Gipuzkoako TA21aren egoerari eta iraunkortasunerako kudeaketa publikoari buruzko informazio objektiboa ikustea, jasotzea, interpretatzea eta hedatzea.
  3. TA21aren garapen osorako irizpideak eta tresnak diseinatzea eta garatzea.
  4. TA21eko koordinatzaileen eta iraunkortasuneko beste eragile batzuen sarea babestea.
  5. Tokiko ekintzaren eta iraunkortasunerako foru ekintzaren arteko koherentziarako giltza modura balio izatea.
  6. Iraunkortasunerako foru plangintza estrategiko baterako ezagutza eta irizpideak ematea.
  7. Tokiko ekintza eta foru ekintza iraunkortasunerako lurraldez gaindiko ekintzarekin koordinatzea.

Gipuzkoako TA21 Behatokiaren helburu estrategikoak eta jarduketa lerroak duela gutxi berrikusi dira eta Tokiko Agenda 21en 15. urteurrena Gipuzkoan: TA21 berritu baten gakoak garapen iraunkorreko gobernantza eredu gisa dokumentuan jaso dira.

Gipuzkoako TA21eko Behatokiaren bitartez garatutako Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren iraunkortasunen programaren aldi berrirako, lerro estrategiko hauek definitu dira:

1. TA21aren jatorrizko helburuak zaintzea eta metodologia aberastea

Helburuak
  • TA21aren jatorrizko helburuak berreskuratzea eta zaintzea
  • Lurraldeko eta bere komunitateetako errealitate ezberdinak moldatzea, beren funtsezko osagaiak galdu gabe
  • Metodologia aberastea, hobeto aplikatzeko, eta tresnaren erabilera bultzatzeko
Proposatzen den jarduketa

Irizpide eta tresna espezifikoen kutxa bat sortzea eta garatzea Gipuzkoarako, TA21aren metodologia zaintzeko, behar den moduan egokitzeko, eta etengabe hobetzeko.

  1. Oinarrizko gomendio teknikoen sail bat eratzea, eta funts dokumentala hautatzea
  2. TA21 prozesuak aztertzea, Gipuzkoako beste esperientzia independente batzuk bezalaxe: jardunbide egokiak hautatzea tokiko gobernantzan.
  3. Gipuzkoaz kanpoko esperientzia interesgarriak bilatzea eta biltzea.
  4. Kontrastatzeko eremu bat martxan jartzea, TA21aren lurralde eragileekin.
  5. Gida metodologikoak eta bestelako euskarriak prestatzea eta argitaratzea.
  6. Eremu espezifiko bat prestatzea TA21 Behatokiaren web orrian

2. Gipuzkoako TA21aren karakterizazioa eta diagnostikoa egitea, eta emaitzak argitaratzea

Helburuak

Gipuzkoan garapen iraunkorra lortzeari begira, ta21 sistema eta gobernantza osatzen duten, eta mesederako edo kalterako baldintzatzen duten, faktore guztien berri izatea eta jarraipena egitea etengabe

Proposatzen den jarduketa

Aldika-aldika TA21 Sistemak Gipuzkoan bizi duen egoerari buruzko diagnostikoa egitea, adierazleen taula bati jarraituz. Taula horretan, Agendaren erabateko garapenean eragiten duten faktore guztiak jaso beharko lirateke, tresnari berari buruzkoez gain.

  1. Gipuzkoako TA21 Behatokiari buruz legealdiko memoria instituzionala egitea eta argitaratzea
  2. Gipuzkoan garapen iraunkorra lortzeari begira, TA21 Sistema ebaluatzeko adierazleen taula (kuantitatiboak eta kualitatiboak) guztiz garatzea, kalkulatzea eta argitaratzea.
  3. Tokiko Ekintza Planaren betetze maila Ebaluatzeko zerbitzua mantentzea.
  4. Udal mailan, eskualde mailan eta foru mailan planifikazio sektorialaren eta zeharkakoaren esparruan dituen gabeziak aztertzea.
  5. Beste gabezia batzuk aztertzea.
  6. TA21aren prozesuez bestelako jatorria duten, baina horiekin elkartzen diren, udal mailako beste prozesuak eta planifikatzeko eta parte hartzeko organoak antzematea eta aztertzea. Gipuzkoan garapen iraunkorra lortzeari begira, gobernantzarako sinergiak aurkitzea, ezagupenak partekatzea eta metodologiak etengabe hobetzea

3. TA21aren giza taldeei laguntzeko baliabideak

Helburuak
  • Gipuzkoan dagoen garapen iraunkorrari begira, ta21aren alorrean dagoen esperientzia eta ezagutza zaintzea eta baloratzea
  • TA21 koordinatzen dutenen sarea eta iraunkortasunerako beste hainbat eragile indartzea
Proposatzen den jarduketa

Gipuzkoan dauden TA21 koordinatzaileen sarea egituraz sendotzeko, eta TA21 garatzen den sistema progresiboki hobetzeko irizpideak bildu, ikusarazi eta erabili ahal izateko baliabideak sortzea eta garatzea.

  1. TA21 koordinatzen dutenen sarearen eta iraunkortasunerako beste hainbat eragileren egoera aztertzea eta jarraipena egitea. Koordinatzaile sarean eta koordinatzaile gabeko eremuetan dauden arazoak eta premiak antzematea
  2. TA21 koordinatzen dutenen sareko kideei eta udalei laguntza eta aholkularitza emateko programa bat diseinatzea eta garatzea.
  3. TA21 koordinatzen dutenen sarea eta iraunkortasunerako beste eragile batzuk Gipuzkoako TA21 Behatokiaren zereginean progresiboki integratzea –inplikazio aktiboa eta nabaria.

4. TA21 garatzeko eta betetzeko baliabide ekonomikoak

Helburuak

Tokiko ekintza planetan jasotako ekintzen egikaritzea sustatzea, eta ta21aren eraketa eta hobekuntza bultzatzea, garapen iraunkorrerako gobernatzeko tresna gisa

Proposatzen den jarduketa

TA21 diruz laguntzeko ildoak mantentzea

5. Lan instituzionalaren kultura berritzen laguntzea, iraunkortasunera bideratutako kudeaketa publikoa egiteko

Helburuak

Lan instituzionalaren kulturak iraunkortasunera bideratutako kudeaketa publikoa bultzatzeko eta ahalbidetzeko beharrezkoak diren balioak sustatzea

Proposatzen den jarduketa

Gipuzkoan iraunkortasunera bideratutako kudeaketa publikoa lortzeko, lan instituzionalaren kultura berritzeko programa bat diseinatzea eta garatzea, TA21 edota garapen iraunkorra lortzeko beste gobernantza metodologiak erabat garatu daitezen. Eta, xede horri begira, eremu eta euskarri partekatuak sortzea, eztabaidarako, gogoetak egiteko eta TA21 erabat garatzea baldintzatzen duten arazoak konpontzeko ideiak proposatzeko. Eremu horrek kudeatzaile publikoen –politikari eta teknikari– eta iraunkortasunean interesatuak dauden beste eragile batzuen zerbitzura egon behar du.

  1. Mintegi iraunkor bat sortzea, implikatutako eragileekin baterako gogoetak egiteko. Dibulgaziorako prestakuntza programa bat jasoko luke eragile espezializatuei eta interesdun guztiei zuzendutako edukiarekin
  2. Komunikazio plana

6. Iraunkortasunerako tokiko ekintzaren eta foru ekintzaren koherentzia bultzatzea

Helburuak
  • Foru planifikazio estrategikoa iraunkortasunera bideratzea
  • Iraunkortasunerako tokiko ekintza eta foru ekintza koordinatzea
Proposatzen den jarduketa

Iraunkortasunera bideratutako foru ekintza burutzeko ezagupenak eta irizpideak ematea:

  1. Foru ekintzaren iraunkortasunerako, eta ekintza hori udal ekintzarekin koordinatzeko, oinarrizko irizpideak finkatzea
  2. Gipuzkoako Iraunkortasunaren Adierazleen Sistema berrikustea, kalkulatzea eta argitaratzea.
  3. TA21 ezartzeari dagokionez, foru azpisistema bat karakterizatzeko adierazleen taula sortzea eta jarraipena egitea.
  4. TA21aren koordinatzaileen sarearekin koordinatzea. Oharpenak eta eskariak foru erakundera bideratzeko bitartekoak dibertsifikatzea eta hobetzea.
  1. 15. Urteurrena Gipuzkoan: TA21 berritu baten gakoak garapen iraunkorreko gobernantza eredu gisa dokumentua aurkeztu da
  2. Tokiko Agenda 21en 15. urteurrena Gipuzkoan. Laburpena.