Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Moda iraunkorraren klusterra

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Moda Jasangarriaren Gipuzkoako Klusterrak (GK Green Fashion) sortu du, helburu hirukoitzarekin: ingurumenarentzat politika lagungarriak bermatzea, enplegua sustatzea eta industria sektorea bultzatzea. Horretarako, eta dagokion plan estrategikoak jaso duen bezala, beste ekimen batzuen artean, herritarrei kontsumo arduratsuetarako tresnak eman, sektoreari ikerketaz eta berrikuntzaz bermatu, ekonomia zirkularra bultzatu, start up-ei proiektu pilotutan lagundu, eta prestakuntza, sentsibilizazioa eta dibulgazioan eragina izan nahi du.

 

Garatutako lehen ekimenetako bat GK Green Fashion katalogoa egitea izan da, herritarrei lurraldeko moda jasangarriaren sektorea hurbiltzeko, bere errealitatea, bizipenak eta azterketak. Gauzak horrela, katalogoak Gipuzkoako Moda Jasangarriaren Klusterreko hurrengo kideen errealitatea jaso du: Akukuma, Amarenak, Ane San José, Kilate, Mari Puri Tijeritas, Lavandera, indesperdicio, Skunkfunk, Summeco, Telarista urbana, Ternua, Twin&Chic, Tytti Thusberg, Zergatik.

Gk Green Fashion Katalogoaren aurkezpena

Halaber, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoarekin batera, Gipuzkoako Moda Jasangarriaren urteroko jardunaldiak bultzatu dira. Jardunaldi hauek jasangarritasunari buruzko tailerrak eta lan dinamikak eta tokiko diseinatzaileen moda desfileak batzen dituzte.

Gipuzkoako Moda Jasangarriaren jardunaldia

                                

2016. urteko moda desfilea                                            2017. urteko moda desfilea  

Ekonomia zirkularraren ildoan, alde batetik jantzia birziklatzeko Upcycling lehiaketa garatu da. Garbera merkataritza guneko edukiontzian jasotako 1.525 kilo erabilitako arropa Garberako topaguneko langileen jantzi berriak diseinatzeko lehengai gisa erabili ziren. Horiekin, Centro AEG Ikastetxeko ikasleek 6 uniforme diseinatu zituzten, eta lehiaketaren irabazleak jantzi saridunak erakutsi ahal zituen Hondakinen Prebentzioaren Astearen esparruan egin zen moda jasangarriaren desfilean.

               

Upcycling 2017                                                            Upcycling 2018

Bestetik, Euskal herriko Unibertsitatearen GMT Ikerketa Taldearekin eta Eko-Rec enpresarekin batera, poliester zuntzetik ateratako hari birziklatua fabrikazioan lan egin da. Hari horrekin jantzi berriak egin dira.

Bukatzeko, azpimarratzekoa da Gipuzkoako ehun industria eta diseinatzaileak bultzatzeko Slow Fashion Next-ekin ezarritako lankidetza, Moda Jasangarriaren Jardunaldietan eta estatu mailako moda desfiletan parte hartzearen bidez, beste batzuen artean.

2018. urtean zehar plan estrategikoko garapenean lan egiten jarraituko da eta  hurrengo lan ildoak landuko dira:

1. Gipuzkoa de Moda

Donostiako Udalako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoarekin batera, Moda Iraunkorreko jardunaldia antolatuko da maiatzaren 3an eta urriaren 25ean.

2. Slow Fashion Next

  • Gipuzkoa Moda Iraunkorraren proiekzioa: Gipuzkoako ehungintza-industria eta diseinatzaileak. Madrilen apirilaren 6an eta 7an.

  

  • Moda desfilea Jantziaren museoan. ‘GK Green Fashion’ klusterreko hiru diseinatzaileek desfilatuko dute estatuko beste hainbat firmarekin batera.

3. Sentsibilizazioa eta zabalkundea

  • Gipuzkoako batxilergoko eta Lanbide Heziketako gazteei zuzendutako  sentsibilizazio kanpaina moda iraunkorra eta kontsumo arduratsuari buruzkoa. Otsailaren 12tik ekainaren 30era. Kanpainaren helburua modaren kontsumoaren arazoaren inguruan kontzientzia sortzea da, kontsumo eredu eta ohitura berrietarantz aurrera egiteko.
  • ‘GK Green Fashion’ moda iraunkorreko tokiko eta sortu berri diren firmen erakustokia.
  • Gipuzkoako moda iraunkorreko klusterrak berezko tokia izango du Emaús-ekin, interesa duten diseinatzaileentzako. Han moda iraunkorra posible eta benetakoa dela erakutsiko da. Ekimen hau 2018ko martxotik abendua arte abian egongo da.
  • Miramar jauregiko moda iraunkorraren desfilearen hirugarren edizioa azaroaren 24an: Ingurumeneko Departamentuak antolatuko du Hondakinak Prebenitzeko Europar Astearen barruan. Tokiko diseinatzaileentzako erakustoki hobeezina.
  • Hilabete 1 elkarrizketa 1: Programa honi esker, ‘GK Green Fashion’ diseinatzaileen lana ezagutzera emango da telebista eta sare sozialen bitartez. Diseinatzaile bakoitzari elkarrizketa pertsonala egingo zaio herritarrek ezagutu ahal izateko eta moda iraunkorra errealitate bat dela aditzera emateko.

4. Proiektu pilotuak

  • Start up EkoREC, Emaús eta AEG Ikastetxearekin batera.

Proiektu honek aztertuko ditu materialaren bilketa, berrerabilpenerako zein birziklatzerako prestakuntza eta material berrien sorrera.

  •   Start up “Gure Lurrak bere kolorea gal ez dezan”.

Ternuarekin, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin eta Archroma-rekin batera. Lurrekolore proiektuaren bideoa editatu eta zabalduko da. Proiektu honek aditzera ematen du gure kulturak, tradizioak eta ohiturek duten garrantzia; betiere Lurrari zor diogun errespetua kontuan hartuz. Hondakin organikoen bitartez tindagai naturalak lortzea ikertzen du, kasu honetan sagardotegietako intxaurren bidez.

5. Internazionalizazioa

Gipuzkoa eta Alemaniaren arteko esperientzien trukea. Ekaina eta azaroaren bitartean. Alemania Europako ehungintzaren merkaturik handiena da. Urtero, Berlingo modaren astean, jantzi jasangarriak garrantzia handia du eta joera bilakatzen da moda etikora eta iraunkorrera bakarrik dedikatzen diren azokei esker, Green Fashion Week astearen barne.

Bestalde, ondorengo web orrientan moda iraunkorraren inguruko informazioa gehiagarria eskuragarri dago: