Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua

Jarraian adierazitako proiektuek ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua bete behar dute:

  • 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, ingurumen-ebaluazioari buruzkoak, II. eranskinean aipatutako proiektuak.
  • 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, ingurumen-ebaluazioari buruzkoak, I. eta II. eranskinean sartuta ez dauden proiektuak, Natura 2000 Sareko gune babestuetan zuzenean edo zeharka eragin nabarmenak izan baditzakete.
  • 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, ingurumen-ebaluazioari buruzkoak, I. eta II. eranskinean aipatutako eta jada baimendutako, egikaritutako edo egikaritze prozesuan dagoen proiektu baten ezaugarriak aldatzea, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio bete behar izateko I. eranskinean ezarritako atalaseetara iritsi ez arren, ingurumenean eragin kaltegarri adierazgarriak izan baditzake. Aldaketa batek ingurumenean eragin kaltegarri adierazgarriak dituela ulertuko da, honako ondorioak dakartzanean:
    • Atmosferara isuritako emisioen gorakada adierazgarria.
    • Ubide publikoetan edo itsasertzean botatako isurketen gorakada adierazgarria.
    • Hondakinen sorreraren gorakada adierazgarria.
    • Natur baliabideen erabileraren gorakada adierazgarria.
    • Natura 2000 Sareko gune babestuetan eraginak izatea.
    • Kultur ondarean eragin adierazgarriak izatea.
  • Zatikatuta aurkeztutako proiektuak, II. eranskinean ezarritako atalaseetara iristen badira aztertutako proiektu bakoitzak dituen magnitudeak edo dimentsioak gainerakoekin metatzean.
  • 21/2013 Legeak, abenduaren 9koak, ingurumen-ebaluazioari buruzkoak, I. eranskinean biltzen dituen proiektuak, soil-soilik eta nagusiki metodo edo produktu berriak garatzeko edo entseatzeko balio dutenean, betiere, proiektuaren iraupena bi urtetik gorakoa ez bada.

Deskargatu dokumentua

Proiektuen IIE sinplifikatuaren prozedura [pdf]

Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio (IIE) sinplifikatuaren prozedura

Dagokion organo substantiboaren aldetik Gipuzkoako Foru Aldundian onarpena edo baimena jasoko duten proiektuek, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua honako tramiteek osatuko dute:

1. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera

Erakunde edo pertsona sustatzaileak, proiektua baimentzeko prozedura barruan, hori baimenduko duen organo substantiboari aurkeztu behar dio ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa hasteko eskaera, legedi sektorialak eskatzen duen dokumentazioarekin batera. Horrez gain, proiektuaren ingurumen-agiria ere aurkeztu behar du, 21/2013 Legearen 45. artikuluak ezarritako edukiarekin.

Organo substantiboak egiaztatu egingo du aurkeztutako dokumentazioaren egokitasuna, eta Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Departamentura bidaliko du, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua tramitatzen has dadin.

Departamentuak, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera jaso duen egunetik aurrera 20 laneguneko epean, ezestea erabaki ahal izango du, dela ingurumen-arrazoiengatik bideragarritasun ezagatik, dela ingurumen-inpaktuaren azterketaren kalitate nahiko ezagatik.

2. Kontsultak eta ingurumen-inpaktuaren txostena prestatzea

Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, aurretik erasandako herri-administrazioei eta publiko interesdunari kontsulta eginda eta publiko orokorrari dokumentazioa eskura jarrita gehienez ere 30 eguneko epean, ingurumen-inpaktuaren txostena prestatuko du. Bertan, bi motatako erabakiak hartu ahalko ditu 21/2013 Legearen III eranskineko irizpideak aplikatu ondoren:

  1. Proiektuak ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura bete behar du, ingurumenaren gainean eragin adierazgarriak dituelako. Hala balitz, txosten honetan jasoko dira erakunde edo pertsona sustatzaileak prestatu beharko duen ingurumen-azterketa estrategikoaren irismeneko agiria eta egindako kontsulten emaitzak.

Hortik aurrera, tramitazioak ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedurari jarraituko dio -3. tramitetik 7.era-

  1. Proiektuak ez du ingurumenaren gaineko eragin adierazgarririk, ingurumen-txosten estrategikoan adierazitakoari jarraituz.

Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak hiru hilabeteko epea izango du ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko, erakunde edo pertsona sustatzaileak eskaera egiten duen egunaren biharamunetik aurrera.

Ingurumen-inpaktuaren txostena nahitaezkoa da, eta publikoaren eskura jarriko da oro har Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez, eta honako webgunean argitaratzeko aukera ere egongo da.

Erakunde edo pertsona sustatzaileak Hasierako Ingurumen-Agiria prestatuko du, 21/2013 Legearen 45.1 artikuluan zehaztutako edukiak bilduz.

Hasierako Ingurumen-Agirian egilea edo egileak identifikatu behar dira, haien titulazioa, eta, hala badagokio, lanbide arautua adierazita. Horrez gainera, amaiera-data eta egilearen sinadura ere jaso behar dira.