Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

webcam Kontxa

Kontxa (Donostia)

  • Kontxa 1
  • Kontxa 2
  • Kontxa 3
Osasun eta segurtasun baldintzak
Lekua Bandera Bainuaren egoera sanitarioa Uraren kalifikazio sanitarioa Hondartzako zerbitzuen egoera
Loretope Bandera berdea

Bandera berdea

Bainua libre

Bainua libre

Oso ona

Oso ona

Onak

Onak

Erdigunea Bandera berdea

Bandera berdea

Bainua libre

Bainua libre

Oso ona

Oso ona

Onak

Onak

Nautikoa Bandera berdea

Bandera berdea

Bainua libre

Bainua libre

Oso ona

Oso ona

Onak

Onak

ISO 14001

Kontxako hondartza paregabea da, Donostiako leku esanguratsuenetarikoa, ezbairik gabe. Hiriaren erdigunean dago, eta ikuspegi zoragarria eskaintzen du: Maskor itxurako badia ederra, Santa Klara irla erdian eta Igeldo eta Urgull mendiak albo banatan dituela.

Urre koloreko harea fineko 1.350 metroko hondartza da, eta kirol-jarduera asko egiteko aukera eskaintzen du: surfa, windsurfa, piraguismoa, boleibola eta hondartzako futbola, esate baterako. Gainera, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: taberna, sorosleak, lur azpiko aparkalekua, itzalkin eta eguzki-oihalak, komun publikoak, aldagelak eta dutxak, besteak beste.

Bestalde, uda garaian, txirristak eta tranpolinak dituen egitura berezia jartzen dute itsasoan, uretan primeran pasatzeko guztiz aproposa.

Ingurumenaren kudeaketan egindako lan bikainarengatik, Europako Batasunak EMAS kalitate ziurtagiria (ematen duen garrantzitsuena) berritu zion 2007an.

  • Luzera: 1.350 m.
  • Batez besteko zabalera: 40 m.
  • Hiritartze maia: HIRITARRA
  • Harearen kolorea: GORRIZKA
  • Harea mota: HAREA XEHEA
  • Bainurako baldintzak: OLATU ERTAINAK

Planoak eta mapak

Sarbidea

  • Eskailerak
  • Arrapalak

Ekipamenduak

  • Informazio seinaleak
  • Megafonia
  • Balizatutako bainu aldea
  • Kabinak: ekaina eta iraila (10:00etatik 20:00etara), uztaila eta abuztua (9:30etatik 20:30etara), Gainontzekoak (10:00etatik 17:00etara), informazioa, megafonia, arropazaindegia, dutxak, ur beroa, ur hotza, dutxarako toalla alokairua, komunak, ezinduentzako komunak, botila kutxa, telefonoak.
  • Komunak
  • Dutxak
  • Edateko ur iturria
  • Paperontziak
  • Zaborrontziak
  • Kioskoa
  • Taberna
  • Kafetegia
  • Jatetxea

Bainu zaintza: Ordutegia (10:00etatik 20:00etara)

  • Zaintza dorretxoak
  • Botika kutxa
  • Txalupak
  • Anbulantzia

Bestelako zerbitzuak

  • Alokairuak: Toldoak, Eguzkitako, Aulkiak, Pirautxo.
  • Gabarroia
  • Umeentzako jolasgunea
  • Edateko ur iturria
  • Telefono kabina
  • Telefonoa ostatuan
  • Herriko aparkalekua
  • Lur azpiko aparkalekua
  • Bizikleta aparkalekuak
  • Ainguratzeko aldea

Ezinduentzako bestelako zerbitzuak

  • Ezinduentzako komunak
  • Arrapalak

Inguruetako bestelako zerbitzuak

  • Kirol kaia
  • Arraun untzien alokairua
  • Herriko aparkalekua
  • Lorategi guneak
  • Haur jolasak
  • Hotel
  • Ostatu
  • Logelak
  • Landa turismoa
  • Aterpetxea
  • Camping
  • Talasaoterapia zentroa
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Taberna
  • Gasolindegia
  • Eguzki aldea
  • Bainu aldea
  • Ur Kirolak (Wind Surf, Surf, Piraguismoa, Bodyboard, Uretako motoa, Hondartzako frontoia, Hondartzako boleibola, Hondartzako futbola, Kanaberazko kirol arrantza)
  • Itsasertzeko Pasalekua
  • Kaia Pasalekua

Kontxako hondartza Gipuzkoako hiriburuaren erdigunean dago, Kontxako badiaren erdi-erdian, alde zaharretik oso gertu.

Aparkalekua: Lur azpiko aparkalekua dago hondartzaren sarreran (ordaindu beharrekoa). Gainera, autoa uzteko lekuak (TAO) daude inguruan.

Garraio publikoan iristeko:

Autobusez: Donostiabus (www.dbus.es) hiri-autobusen konpainiako 5, 16 eta 25 lineak, besteak beste. Lurraldebus, herri arteko garraio publikoa (www.lurraldebus.net)