Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

webcam Malkorbe

Malkorbe (Getaria)

  • Malkorbe 1
  • Malkorbe 2
Osasun eta segurtasun baldintzak
Lekua Bandera Bainuaren egoera sanitarioa Uraren kalifikazio sanitarioa Hondartzako zerbitzuen egoera
Erdigunea

Zainketarik gabe

Bainua libre

Bainua libre

-

-

Getariako bi hondartzetako bat da Malkorbe. Herriaren erdigunetik oso gertu dago, belauntziak eta yateak porturatzen diren kirol portuaren alboan, hain zuzen ere.

San Anton mendia, Getariako Arratoia izenaz ere ezagutzen dutena (animalia horren itxura duelako), ikus daiteke Malkorbetik. Luzeran, 420 metro dituen hondartza polita eta lasaia da, eta ez da olatu handirik izaten bertan.

Horrez gain, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: iturriak, komun publikoak, dutxak, pertsona eziduentzako sarbideak, haurrentzako jolasak, etab. Hondartza zainduta dago eta, horrez gain, inguruan tabernak ditu. Lagunekin edo familia giroan egun pasa joateko leku aparta da Malkorbe.

Kirola egiteko ere eremu berezia du. Besteak beste, boleibola, piraguismoa, urpekaritza eta winsurfa egin ditzakegu bertan.

  • Luzera: 420 m.
  • Batez besteko zabalera: 75 m.
  • Hiritartze maia: HIRITARRA
  • Harearen kolorea: GORRIZKA
  • Harea mota: HAREA XEHEA
  • Bainurako baldintzak: OLATU ERTAINAK

Planoak eta mapak

Sarbidea

  • Eskailerak
  • Arrapalak

Ekipamenduak

  • Informazio seinaleak
  • Megafonia
  • Balizatutako bainu aldea
  • Toldo aldea
  • Hondartzako kirol aldea
  • Umeentzako jolasak aldea
  • Kabinak: (10:00etatik 19:30etara) - Informazioa, megafonia, arropazaindegia, aldagela, dutxak, ur hotza, komunak, botika kutxa.
  • Komunak
  • Dutxak
  • Edateko ur iturria
  • Paperontziak
  • Zaborrontziak
  • Kioskoa
  • Taberna
  • Kafetegia
  • Jatetxea

Bainu zaintza: Ordutegia (goizeko 10etatik arratsaldeko 8etara)

  • Zaintza dorretxoak
  • Botika kutxa
  • Txalupak
  • Anbulantzia

Bestelako zerbitzuak

  • Alokairuak: Toldoak, Eguzkitako, Uretako bizikleta
  • Umeentzako jolasgunea
  • Telefonoa ostatuan
  • Aparkalekua

Ezinduentzako zerbitzu bereziak

  • Arrapalak

Inguruetako bestelako zerbitzuak

  • Kirol kaia
  • Herriko aparkalekua
  • Ostatu
  • Logelak
  • Landa turismoa
  • Landetxea
  • Aterpetxea
  • Camping
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Taberna
  • Eguzki aldea
  • Bainu aldea
  • Ur Kirolak (Wind Surf, Piraguismoa, Uretako motoa, Kanaberazko kirol arrantza, Itsaspeko kirol arrantza, Urpeko igeriketa)
  • Itsasertzeko Pasalekua
  • Kaia Pasalekua
  • Landa Pasalekua
  • Natura aldetik gune interesgarria

Zarautz eta Zumaia artean dago Getaria. Hondartzara iristeko, N-634 errepidetik jarraitu behar da. Autoa uzteko tokia dago hondartzaren ondoan (ordaindu egin beharra dago udan).

Garraio publikoan iristeko

Autobusez: EuskoTrenen Zumaia-Donostia (www.euskotren.es) lineako autobusak Getarian geratzen dira.