Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Nabarmenak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Aldundiak Hondakinen Plan berriaren (GHHKPO 2019-2030) inguruko partaidetzazko prozesua martxan jarri du

2018.09.11  | Hiri Hondakinak

Aldundiak Hondakinen Plan berriaren (GHHKPO 2019-2030) inguruko partaidetzazko prozesua martxan jarri du

José Ignacio Asensio: “Plan berriak (GHHKPO 2019-2030) hondakinen birziklatzearen eta balorizazioaren zirkulua itxiko du, helburutzat ezartzen du birziklapenean %70a lortzea eta Gipuzkoa prest utziko du ekonomia zirkularraren eta klima aldaketaren erronkari aurre egiteko”. Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondakinen Plan berriaren partaidetzazko deliberazio prozesuari hasiera eman dio gizarte eragileei eta herritarrei plan berrian parte hartzeko aukera zabaltzeko.

Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bigarren fasea eraikitzeko eta ustiatzeko kontratua sinatu da

2018.09.05  | Hiri Hondakinak

Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bigarren fasea eraikitzeko eta ustiatzeko kontratua sinatu da

GIG-2aren kontratua sinatuta, GHHKPO-n aurreikusitako azpiegiturak abiarazteko azken fasean daude. José Ignacio Asensio: «Azpiegitura berriek aukera emango dute tarifak bere horretan uzteko eta Gipuzkoako gaikako bilaketa zazpi edo zortzi puntuan hobetzeko. Horrela, Europak 2020rako ezarritako %50ko helburua gaindituko da». «GIG abiarazita, Gipuzkoak hondakinak kudeatzeko egiten duen inbertsio guztia Lurraldera itzuliko da, 250 lanpostu sortuko baitira, 45.000 etxetara hornitzeko energia nahikoa sortuko baita eta jarduera horiek Foru Ogasunera zergak ingresatuko baitituzte». «GIGak eta Klima Aldaketaren Zentroak aukera emango diote Gipuzkoari ingurumen kudeaketa aurreratu bat egiteko. Europaren helburuekin bat datorrena, eta behin betiko bertan behera uzteko zabortegietan eta kanpokoen dependentzian oinarritutako sistema zaharkitua».

Herritarrek bi tona oihal eman dute jantzi berri bihurtzeko Upcycling ekimenaren bitartez

2018.08.03  | Hiri Hondakinak

Herritarrek bi tona oihal eman dute jantzi berri bihurtzeko Upcycling ekimenaren bitartez

José Ignacio Asensio: «Bikaina izan da herritarren erantzuna. Orotara 2.000 kilo oihal jaso dira, lehengo urtearen aldean %25eko hazkundea suposatzen du, gutxi gorabehera 1.500 familiak utzi dituzte beraien oihal-hondarrak jantzi berri bihurtzeko”. Proiektu honen helburua da hondakina lehengai bihurtzeko joera sustatzea, tokiko ekoizpena bultzatzea eta moda iraunkorraren industriak Gipuzkoan duen potentziala balioestea”.

Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoako Hondakinen Plan berriaren hasierako onarpena egin du (GHHKPO 2019-2030)

2018.07.26  | Hiri Hondakinak  | Hiri Hondakinak

Ingurumeneko Departamentuak Gipuzkoako Hondakinen Plan berriaren hasierako onarpena egin du (GHHKPO 2019-2030)

Ingurumeneko Departamentuak Hondakinen Plan berriari hasierako onarpena eman dio (GHHKPO 2019-2030) ingurumen azpiegiturak osaturik dituen Gipuzkoarentzako. Gipuzkoako Batzar Nagusietan Foru Arau gisa onartzeko tramitazioari hasiera ematen zaio eta partaidetzazko deliberazio prozesua irekitzen da. Foru arau berriaren helburua da Gipuzkoak ekonomia zirkularreko, prebentzioko eta klima aldaketaren aurkako borroka sustatzeko politika aktiboak sustatzea, arlo horretan Europan ezarrita dauden helburuak eta zuzentarauak txertatuz; zabortegirik gabeko hondakinen kudeaketa eredua lortuz. José Ignacio Asensio: “Plan berriak (GHHKPO 2019-2030) hondakinen birziklatzearen eta balorizazioaren zirkulua itxiko du, eta Gipuzkoa prest utziko du ekonomia zirkularraren eta klima aldaketaren erronkari aurre egiteko”. “Lehenengo aldiz, Gipuzkoak hondakinen plan bati helduko dio Europako herrialde garatuenen baldintza beretan”

Gipuzkoak ontziak birziklatzeko planta berria izango du Legazpin

2018.07.09  | Hiri Hondakinak

Gipuzkoak ontziak birziklatzeko planta berria izango du Legazpin

Instalazio berriek 2.000 t plastikozko poltsa tratatuko dituzte. GHK-k 2.627.000 € inbertitu ditu urtean 25.000 t ontzi tratatzeko gaitasuna duen planta berrian. Instalazio berriek 2.000 t plastikozko poltsa tratatuko dituzte; horrela, poltsa horiek birziklatzeaz gain, horiek botatzeagatik sortutako kutsadura arazoak ekidin ahalko dira. José Ignacio Asensio: “Legazpiko planta berria bezalako azpiegiturei esker, Gipuzkoak aurrera egin, eta birziklatze datuak hobe ditzake".

Libanoko ordezkaritza bat, bere herriko hondakinen planifikazioaz arduratzen dena, Gipuzkoako Ingurumen Gunean egon da

2018.07.09  | Hiri Hondakinak

Libanoko ordezkaritza bat, bere herriko hondakinen planifikazioaz arduratzen dena, Gipuzkoako Ingurumen Gunean egon da

Milioi eta erdi iheslari iritsi direlarik, herrialdea behartuta dago hondakinak kudeatzeko irtenbide berriak bilatzera José Ignacio Asensio Ingurumeneko foru diputatuak ere harrera egin die, eta azaldu die zertan datzan Gipuzkoako hondakinen modeloa