Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Nabarmenak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Aldundiak eta AZTIk programa pilotua aurkeztu dute bainularien segurtasuna eta eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeko

2017.07.13  | Hondartzak

Aldundiak eta AZTIk programa pilotua aurkeztu dute bainularien segurtasuna eta eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeko

• Zarautzen ezarri den programa pilotuak olatu-guneak aurreikusiko ditu eta sorospen zerbitzuak babestuko ditu. Horrela, itsasaldien arrisku eremuak mugatuko ditu eta bainu seguruagoak eskainiko dira. • KOSTASystem bideo-monitorizazio sistema izango du erabiltzaileei buruzko datuak ezagutzeko eta GPS sistema bat hondarraren distribuzioa ikertzeko. • Informazio-puntu ibiltari bat jarri da ere Zarauzko hondartzan Gipuzkoako hondartzen erabilera eta zaintza arduratsua sustatzeko. Hilaren 18ra arte egongo da bertan. • Bertan hondartzak arduraz erabiltzeko gomendioak emango dira eta hondakinak behar bezala bildu eta bereizteko mini-edukiontziak banatuko dira. • Asensio: “Hobekuntza guzti hauen bitartez, herritarrei kalitatezko eta bikaintasuneko zerbitzua eskaini nahi diegu eta gure hondartzen egoera beti hoberena izatea lortu nahi dugu”.

Aldundiak Gipuzkoako hondartzen ardurazko erabilera eta zaintzarako sentsibilizazio-kanpaina abiarazi du

2017.06.16  | Hondartzak

Aldundiak Gipuzkoako hondartzen ardurazko erabilera eta zaintzarako sentsibilizazio-kanpaina abiarazi du

• Informazio-puntu ibiltari bat jarriko da, eta udan zehar lurraldeko 8 hondartza-udalerriak zeharkatuko ditu. • Bertan, hondartzak arduraz erabiltzeko gomendioak emango dira, baita hondakinak behar bezala bildu eta bereizteko mini-edukiontziak banatu ere. • Asensio: “Gure helburu estrategikoetako bat da gure hondartzetan bikaintasunerantz aurrera egitea. Horretarako, beharrezkoa da koordinazio ona lortzea eta lehentasuna da guretzat hondartzen kudeaketa integralerako politika garatzea”.

GIPUZKOAKO ALDUNDIA OZEANOEN MUNDUKO EGUNAREN OSPAKIZUNERA ELKARTU DA

2017.06.07  | Hondartzak

GIPUZKOAKO ALDUNDIA OZEANOEN MUNDUKO EGUNAREN OSPAKIZUNERA ELKARTU DA

"Arnas hartzen duzun bakoitzean, ozeanoetatik datorren oxigenoa hartzen ari zara. Ozeano osasuntsurik gabe, arazo larrian gaude..., gure bizi-iturria da" (Peter Thomson, Nazio Batuen Batzar Nagusiko lehendakaria).

Ekainaren 5a, Ingurumenaren Mundu Eguna

2017.06.05  | Hiri Hondakinak  | TA21 Behatokia  | Energia  | Inpaktuaren Ebaluaketa eta leheneratzea  | Hondartzak  | Klima aldaketa

Ekainaren 5a, Ingurumenaren Mundu Eguna

Nazio Batuek ingurumenaren alde aldarrikatutako egunik garrantzitsuena da Ingurumenaren Mundu Eguna. Aurten, Kanada anfitroi duela, Ingurumenaren Mundu Egunak betekizun du «Jendea naturarekin harremanetan jartzea», eta goiburu du «Naturarekin Bat Izan Eta».

Aldundiak hitzarmena sinatuko du EHUko Ingeniaritza Eskolarekin itsasoko plastikoaren birziklapenaren inguruan ikerketa lerro bat zabaltzeko

2017.05.18  | Hondartzak

Aldundiak hitzarmena sinatuko du EHUko Ingeniaritza Eskolarekin itsasoko plastikoaren birziklapenaren inguruan ikerketa lerro bat zabaltzeko

Birziklapenaren Nazioarteko Eguna dela eta, José Ignacio Asensiok, Ingurumeneko Diputatuak, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Birziklapen Ikerketa Taldearen instalazioak bisitatu ditu. Hitzarmen honen sinadurari esker, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak 60.000 euroko ekarpena egingo du. Hitzarmena plastikoaren birziklapenari eta ehun-harian eraldatzeari buruzkoa da, itsasotik bildutako PET materialen ekonomia zirkularraren zikloa ixteko.