Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Gipuzkoako Hiri Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketarako Behatokia

Gipuzkoako Hiri Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketarako Behatokiaren (PKB) xede nagusia da irizpide homogeneoak erabiliz, Gipuzkoako hiri hondakinei buruzko informazioa bildu, prestatu eta zabaltzea; eta hiri hondakinen kudeaketari buruzko alderdi guztien etengabeko jarraipena egitea.

Aipatutako informazioari lotuta, Behatokiak Gipuzkoako hiri hondakinen egoerari eta bilakaerari buruzko irudi zehatza emango du, esparru horretan erabakiak hartzen laguntzeko; eta, gainera, gai horren inguruan interesa duen edozein pertsona edo erakunderi behar bezalako informazioa emateko.

Halaber, aurrekoari lotuta, legediak eta plan zein programa ezberdinek hondakinen murrizpen eta birziklapenaren inguruan zehaztutako helburuak lortzeko aurrera egiten lagundu behar du Behatokiak, horien artean, Europako Batzordeak ekonomia zirkularraren inguruan hartutako neurri sorta berrian zehaztutako helburuak lortzeko. Horrez gain, ekonomia linealetik (erabili eta bota) eredu zirkularrerantz aldaketa egiteko jarduerak sustatuko ditu Behatokiak, hondakinak baliabidetzat jo daitezen.

Bestalde, Gipuzkoako hiri hondakinen izaerari buruzko informazioa jasotzen du Behatokiak, baita aldian behin egindako hondakin karakterizazio azterketen bidez jasotakoak ere.

Aldi berean, Behatokiak alderdi pedagogiko bat ere badauka, herritarrentzako informazio interesgarria zabaltzeaz gain, hondakinen prebentzioaren, berrerabilpenaren eta gaikako bilketaren esparruan proiektuak garatu nahi dituzten ikerlari gazteei laguntza emateko.

320x162

Composición de los residuos urbanos de Gipuzkoa.

320x162