Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Ondarbeltz (Mutriku)

  • Ondarbeltz 1
Osasun eta segurtasun baldintzak
Lekua Bandera Bainuaren egoera sanitarioa Uraren kalifikazio sanitarioa Hondartzako zerbitzuen egoera
Erdigunea

Zainketarik gabe

Bainua libre

Bainua libre

Ona

Ona

Txarrak

Txarrak

Oharra:

-Hondartza-zerbitzuen kalitatea / condiciones de los servicios de la playa "TXARRAK / MALAS" kalifikatu da ez dagoelako sorosleen zerbitzurik.

 

Izenak berak argi erakusten duenez, harea xehea eta iluna duen hondartza da Ondarbeltz. Mutrikuko herriarena den arren, Debako erdigunetik gertuago dago, udalerri horri izena ematen dion ibaiaren bokalearen ezkerraldean, alegia.

120 metroko luzera du eta, zerbitzuei dagokienez, dutxak eta komun publikoak ditu. Horrez gain, taberna, haurrentzako jolastokia, frontoia eta aparkatzeko tokia daude inguruan.

KONTUZ! Zaintza zerbitzurik gabeko hondartza.

Eguzkiaz gozatzeko eta bainu freskagarria hartzeko aukera ez ezik, hainbat kirol-jarduera egiteko parada ere badago Ondarbeltzen, windsurfa eta piraguismoa, esaterako.

  • Luzera: 120 m.
  • Batez besteko zabalera: 83 m.
  • Hiritartze maia: SEMIHIRITARRA
  • Harearen kolorea: BELTZA
  • Harea mota: HAREA XEHEA
  • Bainurako baldintzak: UR BAREAK MAREARTEKO ZABALGUNEA

Planoak eta mapak:

Sarbidea

  • Eskailerak
  • Arrapalak

Ekipamenduak

  • Informazio seinaleak
  • Komunak
  • Dutxak
  • Edateko ur iturria
  • Paperontziak
  • Zaborrontziak
  • Kioskoa
  • Taberna
  • Jatetxea

Bainu zaintza

KONTUZ: Zaintza zerbitzurik gabeko hondartza

Ezinduentzat zerbitzu bereziak

  • Arrapalak

Inguruetako bestelako zerbitzuak

  • Kirol kaia
  • Hotel
  • Ostatu
  • Logelak
  • Landa turismoa
  • Landa etxea
  • Camping
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Taberna
  • Picnic aldea

Bestelako zerbitzuak

  • Umeentzako jolasgunea
  • Aparkalekua
  • Eguzki aldea
  • Bainu aldea
  • Ur Kirolak ( Wind Surf, Piraguismoa, Bodyboard, Uretako motoa, Hondartza boleibola, Hondartzako frontoia, Kanaberazko kirol arrantza, Itsaspeko kirol arrantza, Urpeko igeriketa)
  • Marearteko zabalgunea

 

Mutrikuko herriarena den arren, Debako erdigunetik gertuago dago Ondarbeltz hondartza. Aparkalekua dago hondartzaren sarreran.

Garraio publikoaz iristeko

Autobusez: Deba eta Mutriku banatzen dituen zubian geratzen dira Pesako (www.pesa.net) eta EuskoTreneko (www.euskotren.es) autobusak, hondartzatik 10 minutura.

Trenez: Debako tren-geltokitik 10 minutura dago hondartza (www.euskotren.es).