Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Oribarzar (Orio)

  • Oribarzar 1
  • Oribarzar 2
Osasun eta segurtasun baldintzak
Lekua Bandera Bainuaren egoera sanitarioa Uraren kalifikazio sanitarioa Hondartzako zerbitzuen egoera
Erdigunea

Zainketarik gabe

Bainua libre

Bainua libre

-

-

Oribarzar hondartza Oria ibaiaren ezkerreko aldean dago, Orioko erdigunetik bi kilometrora. Antillara baino jende gutxiago joan ohi da bertara eta, beraz, oso inguru lasaia eta atsegina da, atseden hartzeko eta patxadaz egoteko aproposa.

Kontuz: Zaintza zerbitzurik gabeko hondartza. Oria ibaiaren bokalean dagoenez, ez da gomendagarria bertan bainua hartzea, lokatz asko pilatzen baita.

Halere, hondartzaren 200 metroetan, itsasertzetik paseatu eta ibaiaren eskuineko aldeak eskaintzen digun paisaia ederraz gozatu dezakegu. Gainera, zerbitzu ugari eskaintzen dizkigu: komun publikoak, paperontziak, taberna (udan bakarrik) eta berdegune bat, eguna gustura igarotzeko. Arrantza atsegin duen jende asko egoten da.

  • Luzera: 200 m.
  • Batez besteko zabalera: 57 m.
  • Hiritartze maia: HERRITARRA
  • Harearen kolorea: GORRIZKA
  • Harea mota: HAREA XEHEA
  • Bainurako baldintzak: BAINU DEBEKATUA (ibai ahoa, lohiak)

Planoak eta mapak

Ekipamenduak

  • Informazio seinaleak
  • Komunak
  • Paperontziak
  • Zaborrontziak
  • Kioskoa
  • Taberna
  • Landa Aldea

Bainu zaintza

  • KONTUZ: Zaintza zerbitzurik gabeko hondartza eta bainua desegokia

Bestelako zerbitzuak

  • Ainguratzeko aldea

Inguruetako bestelako zerbitzuak

  • Logelak
  • Landa turismoa
  • Camping
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Taberna
  • Eguzki aldea
  • Bainu aldea
  • Ur Kirolak (Wind Surf, Piraguismoa, Uretako motoa, Kanaberazko kirol arrantza)
  • Itsasertzeko Pasalekua
  • Landa Pasalekua
  • Geologia aldetik gune interesgarria

Oribarzar hondartza Orioko erdigunetik bi kilometrora dago. N-634 errepidetik edota Zarauzko kanpinetik heldu gaitezke bertara. Hondartzaren sarreran autoa uzteko tokia dago.

Garraio publikoan iristeko

Autobusez: EuskoTren (www.euskotren.es) konpainiako Zumaia-Donostia (errepide nagusitik) eta Orio-Aia lineak.

Trenez: EuskoTrenen Bilbo-Donostia linea (www.euskotren.es)