Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Parte hartzearen ondorioen ebaluaketa eta hedapena

140 eragileek egindako 180 ekarpen jaso ditugu eta horiek 70 konpromezuetan bilakatu dira, beti ere plana hobetzearren. Eragile laguntzaileek egin dituzten ekarpen guztiak espiritu oso eraikitzailean egin dira. Agerian geratu da eragile guztiok partekatzen dugula arazo energetikoaren gaineko kezka (plano eta maila desberdinetan), eta baita lankidetzan aritzeko gogoa ere (hein diferentean), gipuzkoarrentzat onuragarria izango den eredu energetiko bat elkarrekin sustatzeko, hau da, interes orokorraren ikuspegitik. Horregatik, nabarmendu egin nahi da ekarpen multzoa modu positiboan balioesten dela, eta planaren espiritua dela eragile laguntzaile guztien artean interesak eta ikuspegiak harmonizatzea, Gipuzkoarentzat eredu energetiko berri bat sustatzearren.

Ekarpenak jasotzeko fasean, partaidetza prozesuaren ebaluazio teknikoa egin da, talde tekniko sustatzailearen balioespen batekin batera; aldi berean, parte hartzaileen beraien ebaluazioa jaso da.

Ebaluazio eta ekarpenak jasotzeko fasean partaidetza aktiboa jorratu da 2015eko martxoaren 10ean eta 11n, hurrenez hurren, Miramonen (Donostia) egindako bi ekitaldietan.

Ebaluazio eta ekarpenak jasotzeko fasean egin dira:

  • Gipuzkoako Batzar Nagusiei aurkeztea (2015eko martxoa)
  • Prozesuaren bukaeraren akordioa, Diputatuen Kontseiluan (2015eko maiatzean)
  • Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea (2015eko ekaina)
  • Partaidetza prozesuko emaitzen laburpena bidaltzea, prozesuan parte hartu duten kanpoko nahiz GFAko eragile guztiei (2015eko ekaina)

Dokumentuak:

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

pdf
606.48 KB
Ebaluazio-fasea eta difusioa
pdf
180.47 KB
Ebaluazio-fasea eta difusioa
pdf
292.53 KB
Ebaluazio-fasea eta difusioa