Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

2017 - 2030 GHHKPO-ren parte hartze prozesua

1)    PROZESUAREN AURKEZPENA

Hiri hondakinak kudeatzeko plan orokorraren (GHHKPO 2017-2030) foru arau berria egiteko abian jarri den parte-hartze prozesua aurkeztu du Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatu Jose Ignacio Asensiok.

Parte-hartze prozesu operatibo eta eraginkorra planifikatu da, emaitzak emango dituena; horrela, Plan Orokorra indartu eta osatu egingo da, askotariko eragileen ekarpenei esker. Parte-hartze prozesua GHHKPO tramitatzeko ezarrita dauden epeekin bat etorriz garatuko da.

“Prozesu erabakitzailea eta negoziatzailea izatea nahi dugu, eta hala planteatu dugu, gaur egungo egoeratik eta lege oinarritik abiatuta", esan du Asensiok.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1982an heldu zion, lehendabizikoz, Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko plan zuzendaria egiteari;  ordutik gaur arte egin diren planifikazioetan ez da egin Gipuzkoa osoari begirako parte-hartze prozesu publiko sistematizatu eta orokorrik. 

“Erantzukizunez heltzen diogu parte hartze prozesu honi. Horregatik, prozesu honetan erantzukizun partekatu baina bereizien printzipioa aplikatuko da.  Izan ere, eragile guztiek aukera izango dute horretarako zabalduko diren bideak erabili eta beren ekarpenak bideratzeko”, azaldu du Asensiok.

Beraz, hondakinen kudeaketak eskumen zuzena duten eragileek parte hartze aktiborako espazio propioak izango dituzte; eragile sozialek, hala nola elkarte, talde, fundazio eta abarrek, beren espazioak izango dituzte baita ere. Herritarrek ere prozesu osoaren jarraipena egin dezakete, on-line plataforma baren bidez; plataforma horren bidez eztabaida garden eta pluralerako beharrezkoa den informazio guztia eskuratu dezakete herritarrek eta, gainera, planaren fase desberdinetan parte hartu dezakete, iradokizunak, ekarpenak, kontsultak eta abar bidaliz.

Parte-hartze prozesu honekin lortu nahi da:

Gipuzkoako eragile multzo desberdinen nahiak eta gaitasunak ezagutu, entzun eta ulertzea. Diskurtso guztiak ezagutzeko elkarrizketa espazioak sortzea.
Bitartekaritza: posizioak eta interesak identifikatzea, indarrak orekatzea, talde desberdinen interes legitimoak era eraikitzailean artikulatzeko alternatibak sortzea.
Etorkizuneko ikuspegi konpartitu eta integratua sortzea, hondakinen kudeaketa orokorrari dagokionez.
Aldaketak bultzatzeko aliantzak sortzen laguntzea. Komunikaziorako bide garden, erraz eta egonkorrak sustatzea eragile guztiekin.

Parte-hartze prozesuak hiru fase izango ditu. Hiru faseak desberdinak dira, baina osagarriak:

Informazio fasea: Ekainean eta uztailean zehar egingo da. Eskura dagoen informazio guztia eman eta zabalduko da, irailetik aurrera eragileekin eta herritarrekin kontrastea egiteko.  Fase hori gauzatzeko bideak eta tresnak lantzen ari dira jadanik.
Eztabaida fasea: Fase honetan planaren programa desberdinak eztabaidatuko dira: prebentzioa eta berrerabilpena; gaikako bilketa eta birziklapena- konpostajea/biometanizazioa barne-; bestelako balorizazioak; eliminazioaren optimizazioa eta gobernantza eredua).  Irailean zabalduko dira ekarpenak egiteko espazioak.
Emaitzak itzultzeko fasea: Ekarpen guztiekin dokumentu bat egingo da, eta parte-hartzaileei itzuliko zaie, haien ekarpenak eta emaitzak ikusarazteko. Urtearen amaieran garatuko da fase hau.

Prozesuan parte hartu dezakete:

Estatuko eta autonomia erkidegoko eragileak: Eusko Jaurlaritza, haren mendeko sozietate eta entitateak, eta Estatuko administrazioa.
Lurraldeko eragileak: Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa sozietatea barne, eta hura osatzen duten zortzi mankomunitateak, Gipuzkoako Hondakinen Prebentziorako Behatokia, eta Gipuzkoako Birziklapenaren Klusterra. Foru erakundearen beraren barne partaidetzari dagokionez, multzo honetan sartzen dira, baita ere, GFAko departamentu eta zerbitzu teknikoak. Bestalde, Diputatuen Kontseilua eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak ere egongo dira parte hartze prozesu honetan.  Kontuan hartuko dira, halaber, Eskualdeko Garapen Agentziak, Nekazaritza Garapeneko Agentziak, uraren kudeatzaile zuzenak (hornidura eta saneamendua) eta EUDEL.
Herritar elkarteak:

Hondakinen kudeaketan interesa azaldu duten talde ekologistak eta sozialak; zentro teknologikoak eta ikerketakoak; enpresa eta merkataritza elkarteak; landa arloko elkarteak; hezkuntza elkarteak (lehen eta bigarren mailakoak); unibertsitateak; langile elkarte eta erakundeak; berrerabilpenarekin eta birziklapenaren lotutako elkarteak; kontsumitzaile elkarteak; adinarekin eta generoarekin lotutako elkarteak.

Elkarteetan bilduta ez dauden herritarrak edo herritarrak oro har: On-line prozesu baten bidez, parte hartzeko aukera emango zaie herritarrei ere, ekarpenak modu ordenatuan egin ditzaten.

Azkenik, parte hartze prozesua bera ere ebaluatuko da, bere errendimendua baloratzeko helburuarekin.

 

2)    PROZESUAREN FASEAK ETA DOKUMENTUAK

Informazio fasea (ekaina-iraila)
-    Prozesuaren hasiera
        Dokumentuak:

-    Consultas IEE
     Dokumentuak:
        HAE

-    On-line plataforma (laster martxan jarriko da)
-    Interesdunak entzutea eta jendaurreko informazioa (laster martxan jarriko da)

Eztabaida fasea (iraila-urria)

Emaitzak itzultzeko fasea (azaroa-abendua)

 

3)    JARDUNALDI TEMATIKOAK/INFORMATZAILEAK

- Europako hondakinen kudeaketaren oraina eta  etorkizuna ( 2016ko uztailak 7, 10:00h  Koldo Mitxelena Kulturunea–Donostia)
Dokumentuak:
Jardunaldiaren programa

Jardunaldiaren bideoa.

Josep Rivera jaunari elkarrizketa (CSICeko ikerkuntza-irakaslea Bartzelonan,  Ingurumen Diagnosi eta Uraren Ikasketen Institutuan).

- Errausketa, Ingurumena eta Osasuna (2016ko ekainak 16, 11:30h  –Kursaal Elkargunea - Donostia)
Dokumentuak:
Jardunaldiaren programa.
Jardunaldiko bideoa.
Jaime Orfila jaunari elkarrizketa (Medikuntza eta Kirurgian Lizentziaduna. Palmako (Ma­llorka) Son Espases Ospitaleko Barne Medikuntzako burua. Balear Uharteetako Medikuen Elkargo Ofiziale­ko presidenteorde ohia, eta Mallorkako Hondakin Soli­doen Kudeaketaren Jarraipen Batzordeko kidea).


- Biohondakinen konpostajea (2016ko ekainak 15, 09:30h  – Koldo Mitxelena Kulturunea–Donostia)
Dokumentuak:
Jardunaldiaren programa.
“El compost de Biorresiduos.  Javier Ansorena Miner” liburuaren informazioa
Epeleko konposta merkaturatzeko plana
Epeleko konpost instalazioaren bideoa


4)    INTERESGARRIAK DIREN BESTELAKO JARDUERAK

-    José Ignacio Asensiori, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Diputatua, elkarrizketa BERRIA egunkarian  2016.06.18

-    Batzar Nagusietan agerraldiak:

     1) Biodonostia osasun eta ikerketa institutua (23/06/2016).
         o    Biodonostiako ikerlariak_ 24.06.2016_NG
         o    Biodonostiako ikerlariak _ 24.06.2016_DV
         o    Biodonostiako ikerlariak _ 24.06.2016_ELMUNDO


    2)    Josep Luis Domingo (Toxikologian katedraduna) _ 24.06.2016