Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Ingurumena lehengoratzea

Inguru degradatutzat jotzen dira hainbat arrazoi direla eta ingurumeneko elementuen kalitate estandarretan eta ezaugarrietan galera bat jasan duten lurraldearen eremuak, iraunkortasun ikuspuntu batetik hartzen diren edo inguru horientzako espero diren erabilera eta funtzioei dagokienez, eta hortaz, birsortze, lehengoratze edo berritzeko jarduketak ezinbestekoak dira.

Kontuan hartuz Gipuzkoako lurraldea zabala dela eta Gipuzkoako Foru Aldundiko hainbat departamentuk ingurumena lehengoratzearekin lotutako eskumenak dituztela, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak naturgune babestuan sartuta ez dauden esparru degradatuetan jarriko du arreta.

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak jarduketa lerro hori egituratuko du Gipuzkoako eremu degradatuen inbentario-karakterizazio batetik abiatuz eta berreskuratzeko eta/edo lehengoratzeko neurriak burutzeko ekintza plan bat ezarriz.

Ingurumena lehengoratzeko ekintzak planifikatzea eta burutzea