Web edukia bistaratu
Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Behatokia
Sartu Behatokira HEMEN klikatuta.
2014. urtean, Gipuzkoako etxeen % 12,3k (70.000 pertsona) gehiegizko gastua egiten zuten energia ordaindu ahal izateko, eta etxeen % 9,8k (71.000 pertsona) aitortzen zuten ezin zutela etxeko tenperatura behar bezala mantendu. Gipuzkoa ez dago gaizki kokatua, ez estatuarekiko konparazioan ez Europako beste herrrialde batzuekiko konparazioan, baina estatistiketatik kanpo, errealitatea da etxe askok ezin dutela energia ordaindu, ez eta oinarrizko konforta mantendu ere (OMEren parametroak)
Pobrezia energetikoa honela definitu daiteke: etxeek jasaten duten egoera bat, non ezin dezaketen behar adinako energia-zerbitzurik izan etxeko beharrak betetzeko, edo behartuta dauden diru sarreren gehiegizko parte bat erabiltzera beren etxebizitzetako gastu energetikoari aurre egiteko.
Nahiz eta, jatorriz, pobrezia energetikoaren kontzeptua sortu zen etxebizitzetan konfort termikoaren maila egoki bat mantentzeko ezintasuna definitzeko, egun, haren definizioa ez dagokio termikoari soilik. Egun, kontuan hartzen dira, baita ere, berokuntzaz gain, etxebizitzaren esparruko bestelako zerbitzu energetikoak, hala nola argiztapena, ur bero sanitarioa, aire egokitua, hozketa eta sukaldea, eta gainerako etxekotresnak. Ez dira sartzen, aldiz, telefoniako edo interneteko zerbitzuak, ibilgailuen erregaiak, eta orokorrean, etxerako zuzenduta ez dagoen edo bizitegiz besterako den edozein kontsumo energetiko.
Pobrezia energetikoaren arrazoi nagusiak, eta hori murrizteko neurriak (zuzenketa, prebentzioa eta aldaketa) honako hauek dira:
Arrazoi nagusiak | Pobrezia energetikoa murrizteko neurriak |
---|---|
Etxeetako diru sarrera baxuak “Osasun” sozioekonomiko orokorraren egoera txarra | PREMIAZKOAK-ZUZENTZAILEAK:
|
Energiaren kontsumoa kudeatzeko irizpiderik eza Ohitura txarrak | PREBENTIBOAK:
|
Etxebizitzen, instalazioen eta ekipamenduen eraginkortasun energetiko mugatua: Irizpide energetikorik gabeko eraikitze eta ekipamenduaren kultura | PREBENTIBOAK:
|
Energiaren prezio garestiak Egungo eredu energetiko ez iraunkorra | ERALDATZAILEAK: Iraunkorragoa den beste eredu batera mugitzen laguntzen duten ekimen kolektiboak. Adibidez:
|
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru departamentuak 4 urte baino gehiago daramatza Gipuzkoako herritarren egoera aztertzen energiaren arazoaren aurrean, eta bi azterlan argitaratu dira 1.500 etxetako pobrezia energetikoari buruz, 2013. eta 2015. urteetan, SiiS-Dokumentazio eta Ikerketa Zentroarekin lankidetzan.
Eduki publikatzailea
Eduki publikatzailea
Pobrezia Energetikoa Gipuzkoan 2013