Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Pobrezia energetikoaren behatokia eta plangintza

  •  Energía Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Behatokia
  • Energía Gipuzkoa Energia Foru Plana
  • Energía Energetikoki eraginkorrak diren komunitateak
     

Gipuzkoako 1.500 etxetako pobrezia energetikoa 4 urtez aztertu ondoren –2013. eta 2015. urteetan argitaratutako bi azterketaren bidez–, Gipuzkoako Energia Foru Plana prestatu eta parte hartze publikoa egin ondoren, Urola Erdialdeko, Oarsoaldeko, Tolosaldeko, Debabarreneko eta Urola Garaiko energia planak bultzatu ondoren, eta bestelako ekintza ugari sustatu ondoren, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak helburutzat dauka Gipuzkoako Pobrezia Energetikoa Prebenitzeko Estrategia bultzatzea, horren buruan egonik Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Behatokia. Egia esan, Departamentuak, jada abian dituenez beharrezkoak diren elementu eta ekintza asko, azken prestaketa egitea besterik ez da, politika hori behar den indarrarekin garatzeko eta bultzatzeko.

Energia funtsezko ondare bat da, eta pobrezia energetikoa, berriz, herritarren ahultasun energetikoaren neurri bat. Horren arrazoiak dira etxeetako soldata txikiak, energiaren prezio handiak, energiaren kontsumoa kudeatzeko irizpide falta, eta eraikinen, instalazioen eta ekipamenduen eraginkortasun energetiko baxua. Pobrezia murrizteko neurriak zuzentzaileak izan daitezke (tarifa sozialak, zuzeneko diru laguntzak), prebentiboak (hobetzea gure energia-erosketa, gure kontsumo ohiturak eta gure eraikinen eraginkortasuna), eta eraldatzaileak (ekimen kolektiboak eta publikoak, lagungarri direnak etekinen banaketa ekitatiboa duten proiektuetarako: hala nola energia alorreko planifikazioa eta ekintza toki-eskualde mailan, kooperatiba energetikoak, energia berriztagarrien bitartez autokontsumorako sortzea, etab.)

Departamentuak sustatzen duen energia-ereduak oinarritzat dauka, lehenik, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa, eta gero, sorkuntza banatua, iturri berriztagarrietatik abiatuta, kontsumitzaileen gunetik gertu kokatzen diren instalazioetan (banakakoak zein kolektiboak), tokiko-eskualdeko dimentsioa duten eta ingurumen inpaktuaren ikuspuntutik behar bezala integratuta dauden ezarpen ereduekin, eta, etekinetan, parte hartze pribatuaz gain, parte hartze publikoa eta kolektiboa bermatzen duten negozio ereduekin.

Departamentuak ezinbestekotzat jotzen du toki erakundeak (Foru Aldundia bera, udalak eta bestelako toki enteak) elkarlanean aritzea, energia arloko ekintza plan bat sustatzeko, herritarren ikuspuntutik, kontsumitzaile guztiak inplikatuz (hiriko eta landako etxeak, sektore guztietako enpresa ertain eta txikiak, denda txikiak, zerbitzu publikoak eta abar). Departamentuaren lanari esker, orain bertan, Gipuzkoako 4 eskualdek, 43 udalerri batzen dituztenek, eginda dauzkate energiako beren ekintza planak. Horretarako, ezinbestekoa izaten ari da eskualdeko ekonomiaren garapen agentzien, udalen eta herritar elkarte batzuen elkarlana.