Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Pribatutasun Politika

Interesdunak ematen dituen datuak ingurumenarekin erlazioa duten informazio eta zerbitzuak emateko erabiliko dira soil-soilik, eta, haiek tratatzerakoan, bermatu egingo dira segurtasun eta konfidentzialtasun neurriak.

 

Datu horiek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Gipuzkoa Plaza z/g, 20004 Donostia, edo egoitza elektronikoaren bitartez www.gfaegoitza.eus, duen fitxategi egokira gehituko dira, eta ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati lagatzeko xede, dagokionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo indarrean dagoen legeak baimentzen dituen egoeretan.

Erabiltzaileak web orriaren ataletako batean  bere borondatez emandako datu pertsonalen tratamendu automatizatua baimentzen du. Era berean, emandako datuak egiazkoak izatearen ardura izango du, eta erakunde honek beretzat gordetzen du datu faltsuak eman dituen pertsona oro erregistratutako zerbitzuetatik baztertzeko eskubidea, zuzenbidean bidezkoak diren gainerako ekintzen kalterako izan gabe.

Indarrean dagoen araudia betez, zure datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu ondorengo helbidera idatzizko eskaera bat bidaliz: Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako Departamentua, Idazkaritza Teknikoa, Gipuzkoa Plaza z/g, 20004 Donostia, edo egoitza elektronikoaren bitartez: www.gfaegoitza.eus