Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Usurbilgo Lanbide Eskolako Programa

Eskaera handia dago energiaren gai zabal eta berria ezagutzeko eta horri buruzko informazioa emateko, bai profesional publiko eta pribatuen eskutik bai hiritarren eskutik, oro har. Hori dela eta, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak eta Usurbilgo Lanbide Eskolak dibulgazio eta prestakuntza programa bat abiarazi dute, gai horretan handituz doan gizarte eta erakunde ahultasuna arintze aldera.

Usurbilgo Lanbide Eskolak (Usurbil GLHBI) –Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendekoa– badu Energia Berriztagarrien Zentro bat, puntako ekipamendua duena, eta ibilbide luze bat prestakuntza ikastaroak, jardunaldi teknikoak eta bisita gidatuak antolatzen, baita gai horretan interesa duten kolektiboentzat erakustaldi didaktiko teknikoak egiten ere.

Departamentuak eta Eskolak elkarrekin bultzatzen dituzten ekitaldien programak helburutzat ditu herritarrei kontsumo energetikoa murrizteko ezagutza zabaltzea eta irtenbide energetiko iraunkor berrien alde egitea.

Ekitaldiak hauek dira:

  1. Usurbilgo Lanbide Eskolara bisitak egitea, DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzenduak.
  2. Energia alorreko dibulgazio ekitaldiak, publikoari zuzenduak, oro har, eskualdeko garapen agentzien eta udalen lankidetzarekin antolatuak.
  3. Dibulgazioko jardunaldi teknikoak, enpresa publiko eta pribatuko teknikarientzat.
  4. Prestakuntza ekitaldiak, udaletako eta beste erakunde batzuetako teknikariei zuzenduak (10 orduko ikastaroak).

Informazio gehiago: Usurbilgo Lanbide Eskola