Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Jarduera Sailkatuak

JARDUERA SAILKATUAK izendapen generikoa hartzen dutenak honelako jarduera eta instalazio publikoak nahiz pribatuak dira: ingurumenari, pertsonei edo haien ondasunei kalte egin diezaieketenak, kalte horiek eragiteko arriskuak sor ditzaketenak, eta pertsonei eragozpenak sor diezazkieketenak.

Jarduera sailkatu bat zein lurraldetan kokatu behar den, hango udalari dagokio eskumena jarduera sailkatu hori ezartzearen gainean jarduteko, baita hura handitzeko edo berritzeko ere.

Bizitegi-lurzoru hiritarrean kokatutako jarduera sailkatuen kasuan, eta alkateak jarduera-lizentzia eman aurretik, Ingurumen Zuzendaritzak txosten bat egiten du, eta neurri zuzentzaileak ezartzen dizkio, hala badagokio, eskatutako jarduera instalatzeko edo handitzeko proiektuari, hamabost eguneko epean, gehienez ere (1998ko otsailaren 27ko 3/1998 Legea, Euskadiko Ingurumena Babesteko Lege Orokorra, 59. artikulua). Txosten hori loteslea izango da udal agintaritzarentzat, baldin eta jarduera-lizentzia ematearen kontrakoa bada, baita ere neurri zuzentzaileak ezarri beharra erabakitzen badu

Beraz, Udaletxean eskatu behar da.