Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

TA21eko tokiko ekintza planak ebaluatzeko zerbitzua

TA21eko ekintza planak ebaluatzeko Laguntza Zerbitzua doako zerbitzu bat da, Gipuzkoako TA21eko Behatokiak urtero eskaintzen diena Tokiko Agenda 21aren garapenean aktibo diren udalei.

Zerbitzu horren bitartez –2005. urtean hasi zen–, kanpoko laguntza teknikoa ematen zaie TA21a duten udalei eta eskualdeko entitateei, beren ekintza planen betetze maila ebaluatzeko, metodologia estandarizatu eta konparagarri bat aplikatuz. Partaidetza borondatezkoa da, eta helburutzat du tokiko entitateei tresna bat eskaintzea, aukera izan dezaten beren tokiko iraunkortasun planen kudeaketa eta ezarketa optimizatzeko.

Ebaluazio metodologiak oinarritzat dauka udal bakoitzak bere TA21a burutzean garatutako proiektu eta ekintzak biltzea, eta aztertzea zenbateraino erantzuten dieten Tokiko Ekintza Planean antolatutako ekintzei, eta ezinbestekoa da, beraz, TA21eko ekintzak burutzeko ardura duten udal arlo edo departamentu guztien partaidetza.

Kanpoko laguntzak aholkularitza ematen dio TA21eko udal koordinatzaileari, prozesu osoan, eta bermatzen du ebaluazioa erreferentziako metodologiaren arabera egitea, eta halaber, ebaluatzen du udaleko ekintza plana osatzen duten ekintza guztien egoera, ebaluazioari zorroztasuna, irizpide homogeneotasuna eta kanpoko objektibotasuna emanez

Ebaluazioa MUGI21 lanabes informatikoaren laguntzarekin burutzen da, eta Udalsarea 21ean sartuta dauden udalek instalatu dezakete. Sare hori IHOBEk kudeatzen du, sare horren idazkari tekniko gisa.

TA21eko txosten

orokorrak

TA21eko udal

txostenak

Ebaluazio zerbitzuan parte hartzeko betekizunak

Honako hauek dira programan partaide diren udalei eskatzen zaizkien betekizunak:

  • Udalsarea 21eko kide izatea
  • Ekintza Plana onartua izatea Osoko Bilkuran, Gobernu Batzordean...
  • Ekintza plana MUGI 21 lanabes informatikoan sartuta edukitzea.
  • Tokiko Ekintza Plana karakterizatua edukitzea, arlo hauetan gutxienez: Ekintza, Arduraduna, Epea eta Lehentasuna.
  • Udalaren barruan prozesuaren koordinazio lana egingo duen pertsona bat edukitzea.

Metodologia

Exekuzioaren Ebaluaketa/Programazioa Prozesua

Ekintza planaren betetze maila ebaluatzeko erabilitako metodologia Udalsarea 21 esparruan garatu zen, EAEko udalerrien arteko emaitzen konparagarritasuna eta trinkotasuna bermatze aldera. Gipuzkoako Foru Aldundiko Planak Ebaluatzeko Zerbitzua udalen artean ezartzeko era honetako lehendabiziko ekimena izan zen, eta lagungarria izan zen metodologia optimizatzeko eta finkatzeko. Ebaluazio prozesuak euskarri ditu sareko baliabide komunak, hala nola TA21aren kudeaketa integratuaren MUGI 21 aplikazio informatikoa, kide diren udalerri guztietan instalatuta dagoena, eta erreferentziako gidaliburu metodologiko bat.

Irudian azaltzen den bezala, prozesua zeregin batzuen bitartez burutzen da, eta berekin dakar Planaren ekintzak burutzean inplikatuta dauden udal zerbitzu guztien partaidetza, TA21eko koordinatzailearena, eta kanpoko laguntza teknikoa, lantalde ebaluatzaile gisa ibiltzen dena.

Prozesuak oinarritzat dauka inplikatutako eragile guztiek urtean zehar egindako jardueren bilketa zehatz bat egitea, TA21eko Ekintza Plana ezartzen lagundu dutenena.

MUGI 21ean behar bezala integratua dagoen informazio horretan oinarrituta, aholkularitzak Planeko ekintza bakoitzaren egikaritze mailaren kanpoko ebaluazio sistematizatua burutuko du.

Ondoren, emaitzen agregazio ponderatu batetik abiatuz, Ekintza Planaren ezarpen orokorraren maila lortzen da.

 

Ebaluazioko lan dokumentuak

Hona hemen ebaluazio prozesurako lan dokumentuak, deskargatzeko: