Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Udalei eta erakunde publikoei emandako diru laguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2006. urteaz geroztik, udaletan aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa bultzatzeko hainbat jarduketa lagundu ditu diruz; aurrena, Tokiko Agenda21eko Ekintzen Planak bultzatzeko laguntza programaren bitartez, eta 2013. urteaz geroztik, berriz, laguntza programa espezifiko baten bitartez, eta onuradunak izan dira udalak, udal erakunde autonomoak eta partaidetzako merkataritza sozietateak, partaideak izanik sektore publikoko eta udal nahiz eskualde eremuko enteak.

Diruz lagundutako proiektuak honelakoak izan dira: kanpoko argiztapena, barruko argiztapena, aire-girotzea, ur bero sanitarioa, monitorizazio edo auditoria energetikoa, ingurutzaileak birgaitzea, biomasako galdarak instalatzea, energia planak idaztea, eta energia berriztagarrien instalazioak.

2017ko deialdia

Prozedura mota

Eskaeren aukeraketa elkarrekiko norgehiagoka prozedura baten bidez egingo da. 

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Honelako jarduketa motak izango dira diruz lagundu daitezkeenak:

  • Energiaren arloan udal eta eskualde ekintzak antolatzeko eta definitzeko planak.
  • Eraikin publikoetan, garraio publikoeta eta energia kontsumitzen duen beste edozein alorretan energia eraginkortasuna honetzeko azterketa eta planak.
  • Energia berriztagarriz elikatutako distritutko bero sareak edo argindar sare banatuak jartzeko bideragarritasun azterketak.
  • Energia berriztagarrien instalazioa eraikin publikoetan jartzeko bideragarritasun azterketak.
  • Energia berriztagarrizko energia eta bero ekoizpenerako instalazioen egungo eskaeraren eta eskaera potentzialaren azterketa.
  • Energia berriztagarriaren bidezko energia eta bero ekoizpenaren potentzialari eta dauden baliabideei buruzko azterketa.
  • Energia berriztagarriak ezartzeko planak.
  • Pobrezia energetikoa gutxitzeko (zuzentzeko eta prebenitzeko) azterlan eta planak.

Diruz lagunduko ez diren jarduerak

Laguntza programa honetan ez dira sartuko ondorengo jarduketak:

  • Obra proiektuen eta instalazio proiektuak idaztea eta gauzatzea.
  • Auditoria energetikoak eta monitorizazio energetikoko sistemak.
  • Eraginkortasun energetikoetako egiaztagiriak.

Hartzaileak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko entitate hauek eskura ditzakete oinarri hauetan araututako diru laguntzak:

  1. Udalak.
  2. Mankomunitateak.
  3. Merkataritza udal sozietateak.
  4. Merkataritza eskualde sozietateak.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 2017ko deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita 20 lanegunekoa izango da. 

Informazio gehiago

Dirulaguntzen ataria

Oinarri arautzaileak

Eskaera egin

https://www.gfaegoitza.eus/