Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

webcam Zarautz

Zarautz

  • Zarautz 1
  • Zarautz 2
  • Zarautz 3
Osasun eta segurtasun baldintzak
Lekua Bandera Bainuaren egoera sanitarioa Uraren kalifikazio sanitarioa Hondartzako zerbitzuen egoera
Inurritza

Zainketarik gabe

Bainua libre

Bainua libre

Oso ona

Oso ona

Onak

Onak

Golf

Zainketarik gabe

Bainua libre

Bainua libre

Oso ona

Oso ona

Onak

Onak

Malekon

Zainketarik gabe

Bainua libre

Bainua libre

Oso ona

Oso ona

Onak

Onak

ISO 14001

ISO 14001

Gipuzkoako hondartzarik handiena dugu Zarauzkoa, 2.500 metrorekin. Urre koloreko hareatza fina dauka.

Ondoan, itsas pasealeku ederra du, tabernaz, kafetegiz eta jatetxez josita. Zarauzko hondartzan olatu handiak sortzen dira, eta horrek mundu zabaleko surflariak erakartzen ditu. Nazioarteko txapelketa ugari egiten dira urtero Zarautzen.

Hondartzaren ekialdeko muturrean, golf zelaitik hurbil, Iñurritzako Biotopo Babestua aurkituko du bisitariak; balio handiko gune naturala da, zalantzarik gabe. Biotopoan barrena ibilaldia egin dezakegu pasabide batetik, eta, modu horretan, padurek, itsaslabarrek eta dunek marrazten duten paisaia ederra ikusteko aukera izango dugu.

  • Luzera: 2.500 m.
  • Batez besteko zabalera: 80 m.
  • Hiritartze maia: HIRITARRA
  • Harearen kolorea: GORRIZKA
  • Harea mota: HAREA XEHEA
  • Bainurako baldintzak: HONDARTZA HAIZETSUA, OLATU HANDIAK

Planoak eta mapak

Sarbidea

  • Eskailerak
  • Arrapalak

Ekipamenduak

  • Informazio seinaleak
  • Megafonia
  • Karpa aldea
  • Nudisten aldea
  • Hondartzako kirol aldea
  • Ur Kirolak aldea
  • Haur jolasen aldea
  • Kabinak: (goizeko 10etatik arratsaldeko 8etara) - Informazioa, arropazaindegia, aldagela, dutxak, ur beroa, ur hotza, komunak.
  • Komunak
  • Dutxak
  • Oin garbilekuak
  • Edateko ur iturria
  • Paperontziak
  • Zaborrontziak
  • Kioskoa
  • Taberna
  • Kafetegia
  • Jatetxea

Bainu zaintza: Ordutegia (goizeko 10etatik arratsaldeko 8etara)

  • Zaintza dorretxoak
  • Botika kutxa
  • Txalupak
  • Anbulantzia
  • Megafonia

Bestelako zerbitzuak

  • Alokairuak: Karpak, amaka biltegia, piragua, surf, bodyboard.
  • Surf eskola
  • Umeentzako jolasgunea
  • Edateko ur iturria
  • Telefono kabina
  • Telefonoa ostatuan
  • Herriko aparkalekua
  • Lur azpiko aparkalekua

Ezinduentzako zerbitzu bereziak

  • Ezinduentzako komunak
  • Kabinak
  • Arrapalak
  • Ibilbide zurrunak
  • Lagundutako bainua

Inguruetako bestelako zerbitzuak

  • Herriko aparkalekua
  • Lorategi guneak
  • Haur jolasak
  • Hotel
  • Ostatu
  • Logelak
  • Landa turismoa
  • Aterpetxea
  • Camping
  • Jatetxea
  • Kafetegia
  • Taberna
  • Gasolindegia
  • Eguzki aldea
  • Bainu aldea
  • Ur Kirolak(Wind Surf, Surf, Piraguismoa, Bodyboard, Uretako motoa, Hondartzako boleibola, Kanaberazkko kirol arrantza)
  • Kirol aldea: Skate
  • Itsasertzeko Pasalekua
  • Landa Pasalekua
  • Natura aldetik gune interesgarria

Zarauzko hondartza Gipuzkoako gune turistiko nagusia da. A-8 autobidetik irten ostean, N-634 errepidea hartu beharko dugu bertara iristeko. Autoa uzteko lekuak daude hondartzaren inguruan (TAO). Gainera, lur azpiko bi aparkaleku daude.

Garraio publikoan iristeko

Autobusez: EuskoTren ( www.euskotren.es ) konpainiaren Zumaia-Zarautz-Donostia autobus-lineak zerbitzua eskaintzen du herrian.

Trenez: EuskoTreneko bi linea: Kostaldea (Donostia-Zumaia-Eibar) eta Bilbo-Donostia (www.euskotren.es)