Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Zer da TA21?

Tokiko Agenda 21 udalerri edo eskualde bateko plangintza prozesu bat da, haren garapena iraunkortasun ekonomiko, sozial eta ingurumeneko batera bideratzeko; haren helburuak udal agintarien eta tokiko herritarren arteko adostasunaren bitartez definitzen dira.

Jatorria, Nazio Batuetako Programa 21ean du, hau da, garapen iraunkor bat lortze aldera mundu, nazio eta toki maila batean ezartzeko ekintza plan handi batean, zeina onartu baitzen Nazio Batuen Ingurumen eta Garapenari buruzko Konferentzian, Rio de Janeiron, 1992. urtean.

Programa 21ek 28. kapituluan ezartzen du ezen “1996. urterako, estatu bakoitzeko tokiko agintari gehienek herrietan kontsulta prozesu bat burutu behar zutela, eta ”komunitaterako tokiko Programa 21i” buruz adostasun bat lortu”.

TA21ek,  beraz, udal plan estrategiko bat egitea aurreikusten du tokiko agintarien eta udalerri bateko bizilagunen artean, garapen iraunkor bati hasiera emate aldera. Lortutako plana Tokiko Ekintza Plana deitzen zaiona da.

Programa 21ek ez du tokiko ekintza planak burutzeko edo haien jarraipena egiteko prozedura zehatzik, eta aukera ematen du bere erabakiak metodologia ugarien bitartez lortzeko. Gipuzkoan, agenda prozesu gehienak ICLEIko tokiko agenda 21ak planifikatzeko Europako gidaliburuaren arabera diseinatu dira; –era berean, IHOBEk garatuak izan dira hainbat argitalpenen bitartez–.

Gidaliburu horietan ezarritako eskema metodologikoaren arabera, haren ezarpena aldez aurreko fase batekin hasten da, motibazio, prestakuntza eta TA21 prozesua garatzeko konpromisoa hartzekoarekin. Ondoren, udal errealitatearen diagnostiko bat egiten da, ingurumen, gizarte eta ekonomi osagaietan, hain zuzen, eta hortik abiatuz Ekintza Plana lantzen da herritarren eta udalerriko edo eskualdeko eragile sozialen partaidetzarekin.

Tokiko Ekintza Plana adostu eta onartu ondoren, planifikatutako ekintzak burutzen dira, haietako bakoitzak duen lehentasunaren arabera, eta, aldi berean, jarraipen bat egiten da, bai plana burutu izanarena bai adostutako helburuak lortzean izandako eraginkortasunarena.

Tokiko Ekintza Plana agortu ondoren, bai ekintza gehienak burutu direlako edo indarraldia galdu duelako, hura berrikusi, eta berri bat onartzen da.

Haren garapenerako erabiltzen den metodologia jakina gorabehera, kalitatezko TA21 batek estrategikoa izan behar du helburuetan, parte-hartzailea formulazioan eta jarraipenean, eta gardena burutzerakoan, eta udalak garatzen dituen politika sektorialak integratu behar ditu.

Azken finean, Tokiko Agenda 21 ez da “ingurumeneko plan” bat, askotan ulertu izan den bezala, baizik eta tresna bat tokiko gobernantzarako eta garapen iraunkorrago bat lortzeko, ingurumen politika gainerako udal politiketan integratuz.

Gipuzkoan 2014. urtean ebaluatutako tokiko ekintza planetan planifikatutako ekintzen banaketa tematikoa