Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Irekita gazte ikertzaile eta dibulgatzaileei zuzendutako Gipuzkoa Naturaldia bekarako eskaera epea

.Ekainaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira deialdia eta oinarriak.

2016·06·26


Irekita gazte ikertzaile eta dibulgatzaileei zuzendutako Gipuzkoa Naturaldia bekarako eskaera epea

Nahiz eta urtez urte aurrera egiten den Gipuzkoako naturaren eta ingurumenaren ezagutzan, oraindik informazio hutsune handiak daude, alde batetik, habitat eta sistema askoren inguruan, luze-zabalera handiagokoak edo txikiagokoak, baina balio ekologiko handia dutenak, eta, bestetik, lurraldean presente dauden izaki bizidunen espezie edo talde askoren inguruan. Horregatik, Foru Aldundiak lurraldean ezagutza zientifikoa sustatzen jarraitzeko asmoa du, horien guztien kudeaketa jasangarria hobetze aldera.

 

Era berean, ikerketa lan horietan lortutako ezagutzak Gipuzkoa Naturaldia programaren bidez ezagutarazi nahi dira.

 

Horrela bada, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak sustatutako natura ikertzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoa Naturaldia bekaren deialdia eta oinarriak argitaratu dira ekainak 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta uztailaren 23ra arte zabalik da eskaerak aurkezteko epea.

 

Pertsona fisikoak aurkeztu ahal izango dira, modu indibidualean, baldin eta beren jarduera profesionala ez bada bekaren eremuan gauzatzen, eta naturari lotutako ezagutza-esparrua hartzen duen unibertsitateko gradua edo graduondoa eskatuko zaie eskatzaileei. Nolanahi ere, titulu hori gehienez ere deialdi urtea baino lau urte lehenagokoa izango da. 

 

Beka lortzen duen proiektua gauzatzeko 12 hilabeteko hilabeteko epea izango du onuradunak eta 20.000 € jasoko ditu.

Dokumentazioa