Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Energiaren kontsumoa murrizteko informazio erabilgarria guztiontzat

 

Hemen, zure eskura jartzen dugu energia kontsumoa murrizteari eta eraginkortasun energetikoari buruzko informazioa.

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Autokontsumoa eta balantze garbia

Autokontsumoa eta balantze garbia

Ziur entzun duzula zerbait autokontsumoaz, eta are gehiago autokontsumoa arautzen duen eta Eguzkiaren Zerga izenaz ezagunagoa den Errege Dekretua onartu ondoren (900/2015 ED). Bada, gai honen inguruan argi pixka bat ekarri nahi dugu... argia han zuzen!

Hasteko, esan behar da autokontsumoak erreferentzia egiten diela energia kontsumitzen den lekuan bertan sortzeko instalazio bat duten kontsumitzaile horiei. Adibidez, gure etxearen teilatuan panel fotovoltaikoak instalatzea.

 

Europan, balantze garbia.

Europar Batasunak, hasieratik, “balantze garbia” sustatu zuen autokontsumora zuzendutako instalazioetan. Balantze garbiak esan nahi du energia berriztagarrien instalazio txiki bat duten kontsumitzaileek sare elektrikora isuri dezaketela beren instalazioak sortutako gehiegizko energia, kontsumitzen ez dena, soberakin hori beste uneren batean erabili ahal izateko.  

Hori horrela, energia eskaria autokontsumoko sistemak ekoizten duena baino handiagoa denean, konpainia elektrikoak fakturatik deskontatuko ditu sarera isuritako elektrizitate soberakinak.  Bi norabideko kontagailu bat erabiltzen da kontsumitutako energia eta sarera isuritakoa neurtzeko.

 

Espainian, bat-bateko autokontsumoa eta eguzkiaren zerga.

Espainian lehenengo urratsak balantze garbirantz zuzentzen baziren ere, atzerapenak, polemikak eta sektore elektrikoko zenbait alderdiren presioak tarteko, autokontsumoaren erregulazioa 4 urteko atzerapenaz iritsi da Espainiara, eta litekeena da etorkizunean aldaketak egin behar izatea.

Azkenean, 900/2015 Errege Dekretuak ez du arautzen balantze garbia. Araudian bat-bateko autokontsumoa bakarrik hartzen da kontuan. Horrela bada, Errege Dekretuak kaltetu egiten du kontsumitzaile txikia, elektrizitatearen bat-bateko aprobetxamendua soilik aurreikusten baitu, soberakina sarera isurtzeko edo sailtzeko aukera ematen duen balantze garbia arautu gabe utziz. Gainera, autokontsumitzen den kWh bakoitzeko “bidesaria” ezartzen da; eguzkiaren zerga ospetsua, hain zuzen ere. Neurri honek kolokan jartzen du autokontsumorako instalazioen bideragarritasuna.

Pena da, hemen ditugun baliabide berriztagarriekin (eguzkia eta haizea, ura eta biomasa) traba sistematikoak jartzea instalazio horien garapenari eta sustapenari, kontsumitzailea larriki kaltetuz.

Adi jarraituko dugu, ea legedian aldatzen den!