Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

CÁNTABRICO filmaren aurrestreinaldia martxoaren 7an, Gnaturaldiaren baitan

Principe Zine aretoan izango da 19:00an eta gonbidapenak ingurumenzuzendaritza@gipuzkoa.eus edo 943112915 telefonoan eskatu behar dira

2017·02·28


CÁNTABRICO filmaren aurrestreinaldia martxoaren 7an, Gnaturaldiaren baitan

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoeta Departamentuak, Wanda Films ekoizlearekin elkarlanean, Donostian aurkezten du CANTÁBRICO filma, Joaquín Gutiérrez Achak zuzendua eta filmatua eta José María Moralesek ekoiztua.

Gaurdaino egin den Kantauriar basabizitzari buruko produkziorik hoberena den hau, lehen aldiz izango da ikusgai publikoarentzat estatu mailan Principe Zine aretoan datorren asteartean 19:00an, Gnaturaldiaren eskutik. Gainera, bertan izango dira, zuzendaria eta ekoizlea, eta haiekin batera, Carlos de Hita, filmaren narrazioaren eta soinuaren arduraduna, eta Joaquín Araújo, naturazale ezaguna.

Edukiera mugatua denez, gonbidapenak eskatu behar dira ingurumenzuzendaritza@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edo 943112915 zenbakira deituta.

Dokumentazioa