Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

ENERGIA JARDUNALDIAK 2018

Bidezko trantsizio energetikoa:petroliotik askatzen

2018·06·15


ENERGIA JARDUNALDIAK 2018

Beste urtebetez, departamentu honek orain zazpi urte ezarri zuen hitzordura
joango gara, Gipuzkoako herritarrei aurrezpen eta efizientzia energetikoaren
eta energia berriztagarrien berri emateko eta gai horretaz jabearazteko.


Aurten, arreta berezia jarri nahi diogu gure lurraldean bidezko trantsizio
energetikoa gauzatzeko zereginari; izan ere, munduko egitura sozioekonomikoaren
partaidekide garenez, gaur egun murgilduta gaude trantsizio horretan,
eta ibilbide horrek eramango gaitu, zalantzarik gabe, erregai fosilak erretzeko
beharrik izango ez den hurbileko eszenatoki batera, gure beharretara eta planeta
honetan bizi diren komunitate guztien beharretara egokitutako bizitza duin
batez gozatzen jarraitzeko.


Ibilbide horretan, iturri berriztagarrietatik eratorritako energia modu
eraginkorragoan aprobetxatzeko aukera emango diguten soluzio teknologikoak
aurkitzeaz gain, beharrezkoa izango da, gure ustez, energiaren beste alderdi
batzuk ere aztertzea; izan ere, gizarte-desberdintasunak sortzen dituzten alderdi
guztiak bezala, energiari lotutakoek ere eragin gehiago dute kolektibo jakin
batzuen gain.

 

2018ko jardunaldiaren egitaraua