Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Energiaren Azoka Eibarren irailaren 16 eta 17an

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak babestuta, energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa izango ditu ardatz.

2016·09·13


Energiaren Azoka Eibarren irailaren 16 eta 17an

Unzaga plazan egingo da Energiaren Azokaren lehen edizioa, ostiralean eta larunbatean, irailaren 16an eta 17an hain zuzen ere. Energía berrien inguruan garatzen ari diren errealitate desberdinak eta azterlanak gertutik ezagutzeko aukera izango da bertan. Auto elektriko bat gidatzeko aukera ere izango da bertan.

Azokak, helburu dibulgatzailea izanik, postu ugari izango ditu, ibilaldi gidatuak eskolentzat eta herritarrentzat orokorrean, hitzaldiak, haurrentzat tailerrak eta baita energia fakturei buruzko zalantzak argitzeko kontsulta-gunea ere.

Azoka Eibarko Udalak antolatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak babestuta, eta Debegesarekin, Usurbilgo Lanbide Eskolarekin, Eibarko Euskal Herriko Unibertsitatearekin (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola) y Armeria Eskolarekin elkarlanean.

Dokumentazioa