Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Energiaren kontsumoa murrizteko informazio erabilgarria guztiontzat

 

Hemen, zure eskura jartzen dugu energia kontsumoa murrizteari eta eraginkortasun energetikoari buruzko informazioa.

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Etxetresna super-eraginkorrak edo A+++ etiketadunak

Etxetresna super-eraginkorrak edo A+++ etiketadunak

Gure argindarraren fakturaren % 50a (gutxi gora-behera) etxetresna elektrikoen erabileragatik egiten dugun kontsumoari dagokio. ARGITUn "Etxebizitzaren informazioa" atala bete baduzu, "Kontsumoa" atalean, hain zuzen ere "Energiaren erabilerak" dioen lekuan, tresna hauek zure etxeko kontsumoaren zein zati erabiltzen duten ikusi ahal izango duzu.

Baina ¿ba al dugu aukerarik urtean argindar gutxiago gastatzeko? Hori lortzeko bidea etxetresna super-eraginkor edo A+++ etiketa dutenetan aurkituko dugu. Ikusi informazioa hau, datozen urteetan dezente aurreztu dezakezu honi esker!

Zure etxetresna elektrikoek 10 urte baino gehiago badituzte jada, egungo modeloen bikoitza kontsumituko dute, bereziki A+++  edo super-eraginkor bezala ezagutzen diren etxetresnekin alderatzen baditugu. Zer esan nahi du horrek? Etxetresna hauek azken aurrerapen tekniko eta teknologikoak barneratuta dituztela bere diseinuan eta A+ mailako aparatu berdinek kontsumitzen duten argindarraren %50a baino gutxiago behar dutela. Eta ez dira eraginkorrak soilik argindarraren kontsumoan, arropa-garbigailuek eta ontzi-garbigailuek adibidez ur gutxiago erabiltzen dute, xaboi gutxiago behar dute eta zarata gutxiago ateratzen dute. Datu hauek etxetresna elektrikoentzat derrigorrezkoa den etiketa energetiko berrian agertzen dira.

http://www.etiquetaenergetica.com/index.html

Adibide zehatz bat: A+++ hozkailu batek (merkatuko eraginkorrenak) urtean 75 kWh bakarrik kontsumitzen ditu. Hortaz, eurotara pasatuz gero, A+++ hozkailuan janaria kontserbatzeko beharrezko argindarraren kostua urtean 10 €takoa da. Sinestezina dirudi, baina horrelaxe da!

http://www.etiquetaenergetica.com/frigorificos-eficientes.html

Matxuratu zaizkizun etxetresna elektrikoak edo bere bitzitza erabilgarriaren amaierara iritsi direnak aldatzeko garaia iristen denean, baloratu ezazu A +++ motakoak erostea, ziur poltsikuak eta ingurumenak eskertuko dizutela erabakia!