Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Urtarrilan Pobrezia Energetikoaren Behatokia aurkeztuko du ingurumen Departamentuak

• Energia Jardunaldiak egungo eredu energetikoa eraldatzeko aukerak aztertu ditu, ikuspegi klimatikoa eta pobrezia energetikoaren ikuspegitik • Energia azoka egingo da jendeari energia elektronikoaren kontratazioa eta etxean nola aurreztu eta energia berriztatzaileak erakusteko

2016·11·09


Urtarrilan Pobrezia Energetikoaren Behatokia aurkeztuko du ingurumen Departamentuak

Jose Ignacio Asensio, Ingurumen Diputatuak Energia Jardunaldien IV. Edizioaren inaugurazioan adierazi duenez Klima aldaketari eta Pobrezia Energetikoari aurre egiteko ezinbestekoa da eredu energetikoa aldatzea eta horretarako gaur egungo sistema energetikoaren deszentralizazioa eta Mendekotasun energetikoa murriztea beharrezkotzat jo du. Departamentuak bururtzen dituen ekimenen artean Argitu Proiektua azpimarratu du.  Asensioren ustetan ekimen honen nabarian utzi du “kontsumitzaileei energiaren datuak aldiro emanez, herritarren kontzientzia areagotzen dela eta portaera aldatzea lortzen dela, energía aurreztuz”.

Asensiok urtarrilan Pobrezia Energetikoaren Behatokia aurkeztuko dela aurreratu du. Behatoki honen helburuak honako hauek dira: bistaratze azkarra, erraza eta atsegina: pobrezia energetikoaren eta haren arrazoien adierazleak eta datuak; eremu horretan planifikatzeko baliabide informatiboak eta dokumentalak; elkarlan Sareak bultzatzea; herritarrak sensibilizatzea arazo horri buruz, Gipuzkoako 10 etxetik ia 2ri eragin diona.

Jardunaldi hauek herritarren kultur energetikoa hobetzea dute helburu. Jardunaldietan  Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Foru Estrategiaren aurrerapena azaldu, Argitu ekimenaren ondorioak aztertu eta sorkuntza banatuko tokiko proiektuak aztertuko dira. Horrez gain, egungo eredu energetikoa eraldatzeko aukerak aztertuko dira, ikuspegi bikoitzaren bitartez: klimatikoa eta pobrezia energetikoarena.

ENERGIA jardunaldiaren berrikuntza nagusia Energia azokaren antolaketa izango da. Azoka hau irekia izango da, eta aurrezteko, energiaren eraginkortasunerako eta energia berriztagarrien sistemak ikusteaz gain herritarrei zuzendutako hainbat tailer egingo dira hornikuntza kontratatzean aholkularitza emanez, energia kontsumoak murrizteko gutxieneko kostua edo zero kostua lortzeko neurriak proposatuz, etxeko tresna elektrikoen erabilera eraginkorra nola egin, eta abar.  

Energia azoka

Jardunaldi hauen berrikuntza handiena izango da Energia Azokaren antolatuko dela. Feria hau jende guztiarentzat irekita egongo da eta aurrezteko eraginkortasun energetikorako eta energía beriztagarriak erabiltzeko benetako sistemak erakutsiko dira, besteak beste, honako hauek: auto elektrikoa, temperatura baxuko zoru erradiatzailea, geotermia, LED argiteria, eguzki panelak, eraikuntzarako materialak eta isolatzaileak, biomasa galdara…Usurbilgo Lanbide Eskolako irakasleaek azokara gerturatzen diren pertsonen zalantza guztiak argituko dituzte.

Horrez gain, bi tailer egingo dira jende guztiarentzat irekita arratsaldeko 6etatik 8rak bitartean.

Azaroaren 9an: Kontratazio elektronikoan nola aurrez daitekeen azalduko da tailer honetan. Horretarako faktura eletrikoa zertan datzan ikusiko da eta aurrezteko dauden aukera eta baliabideak aztertuko dira, beti ere etxeetako kontagailu elektronikoek jasotzen dituzten datuak erabiliz. (Komenigarria da faktura bat ekartzea)

Azaroaren 10ean: Etxean kontsomo energetikoa murrizteko kostu gutxieneko edo hutxeko neurriak azalduko dira. Helburua etxean ditugun ekipoak modu eraginkor batean erabiltzea eta merkatuko eraginkorrenak aukeratzea da.