Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Itsasoko zaborra: tokiko ondorioak dituen arazo globala

2016·11·09


Itsasoko zaborra: tokiko ondorioak dituen arazo globala

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Surfrider Foundation Europe, Donostiako Aquariuma eta AZTI erakundeekin batera, itsas zaborrak sortzen dituzten ondorioen inguruko hitzaldi eta tailer bat  antolatu ditu.

Jardunaldia bihar, azaroak 11, Donostiako Aquariumean izango da, arratsaldeko 18:00tan. Ekitaldia 2016ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen baitan garatuko da eta helduei eta 6-10 urte bitarteko gazteei zuzendua dago.

Ekitaldian, batetik, “Ocean report” dokumentala ikusi ahalko da eta, bestetik, Gipuzkoa eta Lapurdin 100 tona itsas-hondakin biltzea aurreikusten duen LIFE LEMA proiektu europarra aurkeztuko da. Itsasoko zaborra modu adimendunean biltzea eta kudeatzea aurreikusten duen egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak gidatzen du, AZTI da koordinatzaile teknikoa, eta ondorengo erakundeek ere parte hartzen dute: Lyonnaise des Eaux, Ville de Biarritz, Syndicat mixte Kosta Garbia eta Surfrider Foundation Europe. Proiektuak, Europar Batasunetik jasoko diren 1,2 milioi euroko inbertsioa izango du.

Bestalde, paraleloki, gazteek tailer batean parte hartuko dute. Tailerraren helburua da gazteak  itsas-ingurunearekiko duten sentsibilizazioa eta kontzientziazioa sustatzea.

Informazio gehiagorako eta ekitaldian izena emateko (parte-hartzaile kopurua mugatua da) ondorengo web-gunea bisitatu daiteke.