Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Energiari buruzko jardunaldiak eta ikastaroak Usurbilgo Lanbide Eskolan

2016·10·30


Energiari buruzko jardunaldiak eta ikastaroak Usurbilgo Lanbide Eskolan

 “Energia Mikrosareak eta sare inteligenteak: energia kudeaketaren eredu berri baterantz” izenburuarekin, azaroaren 2an 16:30etik aurrera burutuko da Usurbilgo Lanbide Eskolan GFAko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren eta Usurbilgo Lanbide Eskolaren artean antolatutako jardunaldia. Factory Microgreed proiektua, Zangotzako Atenea mikrosarea, Usurbilgo Lanbide Eskolako mikrosarea eta beste proiektu batzuk aurkeztuko dira jardunaldi honetan.

Jardunaldiaren egitaraua

Gainera, Departamentuaren eta Usurbilgo Lanbide Eskolaren arteko lankidetza ildoari esker, aurrera darrai Gipuzkoako udaletako eta Aldundiko langileentzako prestakuntza programak. Hurrengo saioak azaroaren 16 eta 17an izango dira, bero bonbei buruzko 10 ordutako prestakuntza osatuz.

Teknikoentzako prestakuntza programari buruzko informazio gehiago