Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Berri nabarmenak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Energia Azokak hartuko du Tolosako Trianguloa larunbatean

2017.12.15  | Energia  | Energia

Energia Azokak hartuko du Tolosako Trianguloa larunbatean

José Ignacio Asensio: “Azokak Gipuzkoa Argitu sentsibilizazio programaren aholkularitza puntu bat hartuko du. Programa honi esker, hainbat neurri jarriko ditugu gipuzkoar guztien eskura, neurri horietaz balia daitezen beren etxebizitza, enpresa eta komertzioen zaurgarritasun energetikoa prebenitzeko eta murrizteko”.

Gipuzkoak klima aldaketari aurre egiteko konpromisoa hartu behar du eta aktiboki jardun behar du

2017.12.13

Gipuzkoak klima aldaketari aurre egiteko konpromisoa hartu behar du eta aktiboki jardun behar du

Jose Ignacio Asensio: “Enplegua eta aberastasuna sortzen duen eredu jasangarriarekin bateragarria da klimaren erronka, ekonomia zirkularrean eta energia berriztagarrietan oinarrituta”.

'Kantaurialdea, hartz arrearen eremua' filma estreinatuko da euskaraz Gipuzkoako herri ugaritan

2017.12.11

'Kantaurialdea, hartz arrearen eremua' filma estreinatuko da euskaraz Gipuzkoako herri ugaritan

Ingurumeneko Departamentuak filma euskarara itzuli eta bikoiztu du, gure lurraldearekiko gertutasun handiagoa emateko. Eibar, Donostia, Tolosa, Errenteria eta Azpeitian proiektatuko da abenduan zehar.

Gipuzkoako Artxibo Orokorrak ateak zabaldu ditu zubi honetan

2017.12.11

Gipuzkoako Artxibo Orokorrak ateak zabaldu ditu zubi honetan

Ingurumenak eta Kulturak bat egin dute eraikin enblematiko honetan energia eraginkortasuna hobetzeko eraberritze lanei ekiteko, 1.072.000 euroko inbertsioarekin. Lan horiekin % 60ko energia aurrezpena lortuko da, eta horrek urtean 240 MWh, 85 tona CO2 eta 30.000 euroko aurreztea ekarriko du. Asensio: "Energia eraginkortasunaren eta aurrezpenaren arloan horrelako neurriak hartzea ezinbestekoa da klima aldaketari aurre egiteko". Itxaso: "Benetako zerbitzu publiko bat izatea nahi dugu, herritarrei zabalik dagoena, bere historia ezagutu nahi duen orok aukera izan dezan, zuzenean eta bitartekaririk gabe, era guztietako agiriak eskuratzeko: testuak nahiz material grafikoa, pergamino, paper edo azetato euskarrian".

Aldundiak eta Donostiako Udalak hitzarmena sinatu dute hiriaren gaikako bilketa hobetzeko

2017.12.11  | Hiri Hondakinak

Aldundiak eta Donostiako Udalak hitzarmena sinatu dute hiriaren gaikako bilketa hobetzeko

Amara eta Groseko auzoetako sistema irekia duten errefuseko 100 edukiontzietan sentsore adimendunak ezarriko dira, tenperatura eta betetze maila neurtzeko. Jose Ignacio Asensio: “Edukiontziak behar bezala kudeatu behar dira, alde batetik, eraginkorrak izan daitezen, eta bestetik, kudeaketa efizientea izan dadin; ohikoenak diren arriskuak gerta ez daitezen”. Alfonso Gurpeguik nabarmendu du ekintza hau hiriko edukiontzien hobekuntzarako prozesuan kokatzen dela. Ingurumeneko Departamentuak sentsoreen erostea eta instalazioa finantzatuko du 66.500 euroko zenbatekoan.

Mario Onaindia Fundazioak eta Aldundiak klima aldaketaren inguruan kontzientzia hartzeko jardunaldia antolatu dute

2015.12.31  | Klima aldaketa

Mario Onaindia Fundazioak eta Aldundiak klima aldaketaren inguruan kontzientzia hartzeko jardunaldia antolatu dute

Gizateriak aurre egin beharreko erronkarik handienaren ezagutza eta zabaltze beharra azpimarratu nahi du jardunaldiak. Klima aldaketaren gaia ikuspegi askotatik landu nahi da: osasunean eta ingurumenean duen eragina, Pariseko ituna betez gauzatuko diren politikak, muga ekologikoak eta trantsizio energetikoa.

Estazio mugikor batek airearen kalitatea aztertuko du Gipuzkoako Ingurumen Gunea (GIG-1) abian jarri baino lehen

2017.11.29  | Hiri Hondakinak

Estazio mugikor batek airearen kalitatea aztertuko du Gipuzkoako Ingurumen Gunea (GIG-1) abian jarri baino lehen

Gipuzkoako Ingurumen Gunea abian jartzen denean, lau estazio finko jarriko dira Andoainen, Lasarten, Usurbilen eta Zubietan. Jose Ignacio Asensio: “Gardentasun borondatea erabatekoa da, eta neurketak eta kontrolak hasiera-hasieratik egingo dira, baita instalazioak abian jarri baino lehen ere”. Elena Moreno: “Eusko Jaurlaritzako teknikariek kontrolatuko dituzte neurketak, eta inguru horretako airearen kalitateari buruzko datuak eskuratzeko aukera emango dute Ingurumen Gunea abian jarri baino lehen eta gero”.

Ingurumen Departamentuak ‘InguruApp’ birziklatzeari eta klima aldaketari buruzko aplikazioa aurkeztu du mugikorretan erabiltzeko

2017.11.27  | Hiri Hondakinak

Ingurumen Departamentuak ‘InguruApp’ birziklatzeari eta klima aldaketari buruzko aplikazioa aurkeztu du mugikorretan erabiltzeko

Jose Ignacio Asensio: “Gaikako bilketa tasaren igoerari eta hondakin desegokien murrizketari esker, gehiago birziklatuko da, eta, ondorioz, egungo ekonomia linealeko eredutik ekonomia zirkularreko eredu batera igarotzeko pausoak emango ditugu, eta berotegi efektua sortzen duten gas isurketak murriztuko dira”. Helburua da informazioko eta zabalkundeko tresna izatea, gaikako bilketa eta hondakinak birziklatzea sustatzeko, eta, horrela, agerian jartzea klima aldaketa moteltzeak dakartzan onurak.

Foru Aldundiak ongietorria eman dio Kopenhageko Ingurumen gaietako zinegotziari, elkarlanean aritzeko klima aldaketari aurre egiteko borrokan

2017.11.27  | Klima aldaketa

Foru Aldundiak ongietorria eman dio Kopenhageko Ingurumen gaietako zinegotziari, elkarlanean aritzeko klima aldaketari aurre egiteko borrokan

Jose Ignacio Asensio: “Kopenhageko ingurumen politikak eta jardunbide egokiak mundu hobea eta bizigarriagoa lor daitekeela erakusten duen adibide bikaina dira”.