Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

GFAren eraikinetako kontsumo-datuak: abiapuntua eta eboluzioa

2007. urtetik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundia lanean ari da bere eraikinak energiaren ikuspuntutik jasangarriagoak izan daitezen: energia-iturri berriztagarrietatik abiatutako energia sortzeko instalazioak ezarriz eraikin horietan (eguzki instalazio fotovoltaikoak eta termikoak edo biomasa-galdarak batez ere) alde batetik, eta argiztapeneko eta bero-sorkuntzako instalazioetan gaur egun dagoen teknologiarik hoberena (LED argiteria, kondentsazioko galdarak, etab.) erabiliz, bestetik.

Abiapuntuko datu batzuk:
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak 50 eraikin baino gehiago dauzka, zuzenean erabiltzen dituenak.
  • Horiez gain, baditu beste ekipamendu batzuk ere, hala nola: errepide eta bizikleta-bideetako argiteria, seinaleztapena eta semaforoak; errepideetako tuneletako argiztapena eta aireztapena; ponpaketa estazioak, baskulak, aforalekuak…
  • GFAren kontsumo energetikoak ondorengoak izan ziren 2016. urtean:

 

  • Errepide eta bizikleta-bideetako kontsumoak GFAk egindako elektrizitatearen kontsumo osoaren % 47 hartzen du.
  • Eraikinetako kontsumo energetikoaren ia % 71 eraikin horietako 10etan soilik kontzentratzen da.
  • Kontsumo energetikoari dagokionez, 2009tik nabarmen murriztu da eraikin gehienetan. Beraz, efizientzia energetikoan asko hobetu da. Azken urteotan joera hori mantendu da, hurrengo datuetan ikusi ahal denez:
    • Kontsumo energetikorik handiena duten eraikinetako 10etan % 7 murriztu da kontsumo hori 2012tik 2016ra. Gainera, CO2 isuriek % 18 behera egin dute denboraldi horretan. Hurrengo grafikoetan ikusi ahal dira joera horiek, gastuaren kasuan ere bai (% 16ko murrizketa 2012tik 2016ra).
    • Eraikin horietan kontsumo murrizketa % 4,90ekoa izan da 2015 eta 2016. urteen artean. CO2 isuriek, berriz, % 11 behera egin dute.

  • Eraikinaren antzinatasunaren eta energia kontsumoaren arteko erlazioa ez da, ordea, hain positiboa: eraikin berriek kontsumo handiagoa daukate.
  • Errotabururen kudeaketa energetikoaren hobekuntzei esker, eraikinaren langileek hartutako kontsumo energetikoaren kontrol neurriekin, 2012tik 2016rako kontsumo osoaren murrizketa             % 34,43koa izan da, CO2 isurien kasuan % 38,07ra helduta.
  • Aterpetxeetan biomasa jarri da Hondarribian eta Seguran. Guztietan eguzki-energia fotovoltaikoaren instalazio bat daukagu, eta gainera Hondarribian ipini zen eguzki-energia termikoa 2013an. Aterpetxe honetan argiteriaren aldaketa burutu zen, efizientzia irizpideekin erabiliz. Beraz, Hondarribiko aterpetxean CO2 isurien murrizketa % 46koa izan da 2012tik 2016ra eta kontsumo energetikoa ia % 20 jaitsi da 2015etik 2016ra. Aterpetxe guztiak kontuan hartuta, CO2 isuriek % 17,22 behera egin dute 2012tik 2016ra.
  • Fraisoro laborategian 2007an eguzki-energia fotovoltaikoa ezarri zen, eta argiteria eta klimatizazio kontrol sistema bat aplikatu da. Kontsumo energetikoaren murrizketa % 10,54koa izan da 2012tik 2016ra, eta CO2 isuriak % 16,67 jaitsi dira.