Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Energia Geotermikoa

Energia Geotermikoa Lurraren barnean dagoen beroa da. Zapaltzen dugun lurraren azpian tenperaturak gora egiten du sakonerarekin batera eta bero hau aprobetxatuz lortzen da mota honetako energia. Energia geotermikoa tenperaturaren arabera sailkatzen da:

  • Tenperatura altukoa (150-400ºC) – Erabilera: Ohiko planta elektrikoak.
  • Tenperatura ertaina (70-150ºC) – Erabilera: Ziklo bitarra duten planta elektrikoak
  • Tenperatura baxua (50-70ºC) – Ur termaletatik, sumendi eremuetatik eta sakoneko biltegi sedimentarioetatik lortzen da. Erabilpena: Bainuetxeak, Akuikultura, Barrutietako beroa.
  • Tenperatura oso baxua (20-50ºC) – Lurpetik ateratzen da (urarekin edo urik gabe) eta lur-azpiko uretatik. Erabilpena: Klimatizazioa.

Geotermia sistemak lurrean dauden energia berriztagarriak baliatzeko modu errentagarri eta eraginkorrak dira. Gaur egun eskura dugun teknologiari esker, energia berriztagarri hau erraz lortu eta aprobetxa daikete beroa ekoizteko. Energia geotermikoaren abantaila nagusiak honako hauek dira:

  • Beroa sortzean, ohiko sistemekin alderatuz, instalazio geotermiko batek %70erainoko aurrezpen ekonomikoa suposatzen du.
  • Instalazio sendo eta errazak dira. Zirkuito itxian funtzionatzen dute eta ez dute mantenu premiarik.
  • Energia berriztagarria denez, Administrazio Publikoaren laguntza programa desberdinetako diru-laguntzetara lotuta dago.