Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Energia Minihidraulikoa

Energia hidroelektrikoaz hitz egitean, ez dago zertan pentsatu presa handietan, izan ere, sorkuntza-estazio txikiak ere horren barruan sartzen dira. Estazio txikiek etxebizitza bat, herrixka bat, eskola bat… hornitzeko ahalmena dute, eta turbina bat instalatzeko ur-ibilgu bat baino ez dute behar.

Honako banaketa hau egin daiteke sorkuntza minihidraulikoen erabilerari dagokionez:

  • Zentral hidroelektriko txikiak: 10 MW-rainokoak
  • Minizentral hidroelektrikoak: 2 MW-rainokoak
  • Mikrozentral hidroelektrikoak: 0,5 MW-rainokoak
  • Piko-zentral hidroelektrikoak: 50 kW-rainokoak

Estazio txiki horiek eta zentral hidroelektriko handiek antzera funtzionatzen dute. Urak energia sortzen du, goitik behera erortzean, edo aldapan behera jaistean, edo presa batetik askatzen denean uhate baten bidez, edo hobi behartu batetik (ur-saretik) doanean. Energia hori turbinek aprobetxatzen dute uraren energia potentziala energia zinetiko bihurtzeko, eta, ondoren, turbinaren ardatza sorgailu (edo alternadore) bati lotuta, energia elektrikoa sortzen da.