Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Gipuzkoarentzako irtenbiderik onena


Gipuzkoan sortzen den hiri-hondakin bolumena eta bertako zabortegien egungo egoera bateraezinak dira.

Arazo horri aurre egiteko, Europako zuzentarauetan eta Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2002-2016ko Plan Integralean (GHHKPI) oinarritutako kudeaketa-sistema berri bat hartu Behar da kontuan. Sistemak funtsezko bi printzipio ditu: prebentzioaren, kontzientziazioaren eta  sentsibilizazioaren bidez, sortutako hondakinak ahalik eta gehien murriztea, batetik, eta, material birziklagarriak berreskuratuz eta hauek duten energia aprobetxatuz, hondakina baliabide gisa erabiltzea, bestetik.
GHHKPI planaren bi printzipio horiek eta Europako zuzentarauak zehaztutako hondakinen kudeaketaren hierarkia kontuan hartuz, eta zabortegiekin alderatuz gero, Balorizazio Energetikoa (errausketa, energia sortzeko) da aukera nagusia eta soluziorik onena Gipuzkoak bizi duen problematikari irtenbidea emateko.
Europar Batasunaren iritziz hondakinak zabortegira eramatea da irtenbide okerrena eta azkena, iraunkortasunaren aldetik eskasena delako. 2030erako helburua Europako zabortegi gehienak ixtea da.

Egoera honen aurrean, ingurumenaren gaineko kontzientzian, hondakinen kudeaketan eta birziklatzean aitzindari diren Europako herrialdeek balorizazio energetikoko instalazioen alde egiten dute argi eta garbi: Alemaniak 99 ditu, Suediak 33, Danimarkak 26, Suitzak 30 eta Frantziak 126. 2014an Europa osoan balorizazio energetikoko 483 instalazio zeuden eta kopuru hori handituz doa.
Zubietan Gipuzkoako ingurumen-gune berria abian jarriz zabortegiak behin betiko itxiko dira eta ez da kanpoko zabortegirik erabiltzeko beharrik izango. Hortaz, horrek eragindako gastu handia eta ingurumenerako arriskua desagertu egingo dira.
Gaur egungo teknologiari eta ingurumeneko kontrol zorrotzei esker, inguruko bizilagunentzako Arriskurik gabeko sistema seguruak erabil daitezke.
Horren adibide dirá Europako balorizazio energetikoko instalazioak. Hauetako asko hirigunetan kokatuak daude, Parisen, Vienan, Kopenhagen edo Londresen adibidez.
Era berean, energia eta aberastasuna sortzen dute, erregai fosilez –Gipuzkoa hauen mende dago erabat– aparte beste aukera batzuk eskainiz. Gainera enplegua sortzen dute.

Espainiako gainerako lurraldeekin alderatuz, Gipuzkoak dauka birziklapen-indizerik handiena.
Gipuzkoako Ingurumen Gune berria herritarren artean garatzen eta indartzen jarraitu behar diren birziklapen-politikak osatzeko soluzioa da.


Gipuzkoako ingurumen Gune Berria
Bideoak: