Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Jendearen parte hartzea eta jendaurreko informazioa

Interesdunei, publiko orokorrari eta administrazioei zuzendua

INFORMAZIOA ETA DOKUMENTAZIOA:

Ingurumeneko Zuzendaritzak, planen ingurumen-ebaluazio estrategiko bati edo proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio bati hasiera emateko eskaera jasotzen duenean, aurretiazko kontsultak hasteko iragarkia eta jasotako dokumentazioa argitaratuko ditu Gipuzkoako Ingurumenaren atari honetan ("Izapideak” eta "Berriak" ataletan, eta Ingurumen ebaluazioa sekzioaren “Nabarmenak” azpiatalean), edozein pertsonak, erakundek edo elkartek komenigarri iruditzen zaizkien ingurumen arloko iradokizunak eta ekarpenak aurkezteko. 

Era berean, publiko interesdunak eta erasandako herri-adminitrazioak identifikatuko ditu, eta kontsulta-epearen hasieraren jakinarazpena eta dokumentazioa helaraziko dizkie.

EKARPERNAK AURKEZTEA:

Interesdunek edo herri-administrazioek, idazki bat zein web orri honetan eransten den  Jendeak ingurumen ebaluazioan parte hartzea izeneko inprimakia erabiliz, bere iradokizunak Ingurumeneko Zuzendaritzara helaraziko dituzte prozedura hauetako baten bidez:

  • Bere idatzia posta arruntaz Ingurumeneko Zuzendaritzara bidaliz, edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistroan aurkeztuz.
  • Bide elektronikoz erantsiz Gipuzkoako Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoan.  Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako pasahitz operatibo bat edo aitortutako ziurtagiri digital bat izan behar ditu.

Ingurumeneko Zuzendaritzak bertakotuko ditu jasotako erantzunak dagozkion txostenetan (irismeneko agirian,ingurumen-txosten estrategikoan eta ingurumen-inpaktuaren txostenean), eta horiekin batera bidaliko dizkio sustatzaileari kontuan izateko.

Txosten horiek ere publiko orokorraren eskura jarriko dira Gipuzkoako Ingurumenaren atari honetan ("Izapideak” eta "Berriak" ataletan, eta Ingurumen ebaluazioa sekzioaren “Nabarmenak” azpiatalean).

EPEAK:

Hauek dira erantzunak bidaltzeko epeak:

  • Planen ingurumen ebaluazio estrategikoa: hilabete bat arrunterako, eta 45 lanegun errazturako
  • Proiektuen ingurumen ebaluazioa: 30 lanegun bi prozedura motetan

BILDUMA:

Era berean, Jendearen parte hartzea eta jendaurreko informazioa atal honetan, bai planen ingurumen ebaluazioa azpiatalean bai proiektuen ingurumen ebaluazioa azpiatalean, izapidetutako plan edo proiektuen erakunde edo pertsona sustatzaileak bidalitako dokumentazioa zein Ingurumeneko Zuzendaritzak egindako txostenak kontsultatu ahal izango dira.